ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Tolosa, Gipuzkoako hiriburu historikoa

Hiriburutza

Hiriburutzari buruzko beste atal batzuk

 

Tolosa, Gipuzkoako hiriburu historikoa

Errege katolikoek Gipuzkoako korrejidorea beti Tolosan bizi zedin agindu zuten, Gipuzkoako gainontzeko hiriak bisitatzera irteten zenean izan ezik; baina xedapen hori atzera bota zen beste hiribildu batzuk hala eskatuta, Toro-n 1505eko urtarrilaren 8an kontseiluaren "real provisión" delakoaren arabera. Hala ere, korrejidoreak Tolosan ahalik eta denbora luzeena eman zezan agintzen zuten eta zehaztapen hori Segovian bermatu zen urte bereko maiatzaren 18an.

 

Bestalde, 1472ko irailaren 26an (Segovia), Gaztelako Enrike IV.ak hiribildu batzarkideak zeintzuk izan behar ziren adierazi zuen eta Batzar Nagusiak ospatzeko zein ordena zegokien: Segura, Azpeitia, Zarautz, Ordizia, Azkoitia, Zumaia, Hondarribia, Bergara, Mutriku, Tolosa, Arrasate, Donostia, Hernani, Elgoibar, Deba, Errenteria, Getaria eta Zestoa, E. A.-ren bitartez txandakako prozedura bat sortuz (Erref.: Cartulario Real de Enrique IV a la provincia de Gipuzkoa, Eusko Ikaskuntza, 1983).

 

Ordizian 1799. urtean ospatutako Batzar Nagusiek, korrejidorearen kargua eta probintziako aldundia herri berean finkatzea komeni zela adierazi ondoren, Tolosako hiribildua aukeratu zuten eta erabaki hori erregeak onartu zuen, hori hala izateko zegokion errege-zedula igorri zuelarik Aranjuez-etik 1800eko maiatzaren 25ean. Horren arabera, hiribldu horretan aipatutako bi aginte probintzialak ezarri ziren, beren bulego guztiekin. Horrela, beste herri batzuk eskatuta, neurri honek kaltetu egiten zituela uste zutelako, txandakako sistema berrezarri zen "real provisión" delako baten bidez; eta korrejidorea eta aldundia 1802an Azpeitiara joan ziren.

 

Gipuzkoan, korrejidorea eta bere auzitegia txandaka Donostian, Tolosan, Azpeitian eta Azkoitian bizi ziren; bai berak baita bere tenienteek eta merioek ere egoitza-fidantza ematen zuten karguan hasi aurretik, eta ez zegoenean edo gaixo zegoenean bera ordezkatuko zuen tenientea pertsona egokia izan behar zen, komeni zena negozioak ondo bideratu eta zuzentzeko. Korrejidorearen egoitza alternatibo horri dagokionez, ez zuen beti denbora bera igarotzen txandatze-sistemaren herri guztietan.

 

Gipuzkoaren hiriburutza Tolosan ezartzea xedatu zuen 1844ko urtarrilaren 19ko Errege Dekretuan adierazten da "tokiko gobernuak edo aldundiak era alternatiboan lehendabizi hitu hilabete eta gero sei igarotzen zituela Donostia, Tolosa, Azpeitia eta Azkoitia herrietako bakoitzean"; "1679an erabaki zela herri horietako bakoitzean egonaldia urtebetekoa izan zedila, eta 1746. urtean hiru urtera luzatu zen".

 

1834ko Batzar Nagusiek ere korrejidorea eta aldundia betirako Tolosan geratzea dekretatu zuten eta hori onar zezan eskatu zioten erreginari; baina gaia eten egin zen gerra zibilaren gorabeherengatik. Gerra Zibila amaitu zenean, ordea, hainbat herrik gaiari heldu zioten berriro eta 1844ko urtarrilaren 19ko errege dekretuaren bitartez Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten.

 

Tolosan egon behar zuen bere elizan, bere babesean, epistolaren zatian, probintziako paper zahar eta moderno guztien Artxibo Orokorrak. Hiribilduaren harresi-barruan biltegi bat ere bazegoen. Bertan gordetzen ziren probintziako jendeak gerretan erabili behar zituen munizioak. Etxe Erreal bat ere bazegoen eta bertan defentsarako armak eta bolborarik behar ez zuten erasorako armak, era guztietakoak, egiten ziren. Bertan horren gobernuaz eta mantentzeaz arduratzen ziren pertsona batzuk zeuden baita erregearen esanetan bulego eta eginkizun ezberdinetan "Espainiako Erresuma guztietako" errege-armadak hornitzeko lan egiten zuten ofizial asko ere. Hiribildu honek Probintziako Batzar Nagusietan zuen eserlekua korrejidorearen ezkerraldeko lehenengoa zen eta XIX. mendean 155 su eta erdirekin bozkatzen zuen, horien artean bere jurisdikzioari atxikitako leku edo herrixkak zeuden eta Billabonako partikularrak. [Gipuzkoako Forua, IX. Tit., I eta II. Kap.].

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.