ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Ondare arkeologikoa

Artea

Arteari buruzko beste atal batzuk

Aiako Harriko, Aizkorriko, Pagoetako eta Aralarko parke naturaletan aurkitzen dira dolmen, cromlech eta beste motako aztarnategi gehienak. Hala ere, orain arte aurkitutako balio artistiko handienaren hondakinak Deba Beherean eta Pagoetan aurkitu dira: Ekaingo eta Altxerriko Leizeetan.

 

Gipuzkoako historiaurreko geografian Goierriko eskualdeko Ataunen kokaturik dauden dolmenek eta tumuluek duten posizioa nabarmentzen da. Dolmen eta tumulu hauek Aralarko eta Aizkorriko mendikateak lotzen dituzten muinoetan banatuta daude. Era berean, Burdin Arokoak diren Bolibarren (Eskoriatza) aurkitutako kaiku zeltak, edo Aldaban (Tolosaldea) aurkitutako Intxurreko defentsarako gaztelua aipatu behar dira euren edertasunagatik.

 

Ekaingo leizeak: Zestoatik hurbil dagoen Debako Endoia auzoan aurkituko dugu Gipuzkoako labar-monumenturik garrantzitsuena. Madeleine aldian, duela 14.000 urte, margotutako eta grabatutako 76 irudik osatzen dute historiaurreko erretaula eder eta paregabe hau. 76 irudietatik 64 margotuak daude eta 6 grabatuak; guztien artean zaldiaren irudia nabarmenduz. Beste irudiek hartzak, oreinak, ahuntzak, bisonteak eta izokinak ere erakusten dizkigute. Leizea itxita dago jendearentzat, babesteko asmoz. Lan handia burutzen hari dira, bai kulturaren aldetik baita turismoaren aldetik bere balorazioari begira, horren erreplika bat eraikiz.

 

Altxerri: Pagoetako Parkeko Aiako Olazko auzoan Gipuzkoan aurkitzen den labar-artearen beste santutegi bat topatzen dugu. Altxerriko leizeak Paleolitiko garaiko grabatu eta pintura bilduma garrantzitsua dauka. Bertara sartzea zaila denez, gaian adituak direnak bakarrik joaten dira.

 

Aizpitarteko leizeak: Errenterian, Aiako Harriko parkearen ertzean daude. Bertan aurkitutako aztarnak Paleolitiko Ertainekoak dira, 25.000 urtetik gorakoak.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.