ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Arte zibila

Probintzian zehar zabalduta dagoen arte zibil aberatsak, Oñatiko Unibertsitatean aurkitzen du erakuslerik nagusiena. Estilo errenazentistako eraikin hau, ia karratua den bi pisuko patioaren inguruan egin zuten 1548. urtean. Estilo platereskoko fatxada ederra dauka, bi dorre alboetan eta horma-bular apainduak. Kaperak, erretaula errenazentista eta kalitate handiko kasetoiz apaindutako mudejarrak dauzka. Atarian fundatzailearen irudia dago, armarri inperialarekin batera. Gaur egun, Gipuzkoako Protokoloetako Artxibo garrantzitsua dago bertan.

 

Berpizkundearen adierazgarririk garbiena, Gipuzkoaren eta Euskadiren barruan, eraikin hauxe da. Bertan Domingo de Guerra maisu harginak eta Pierres Picart eskultoreak lan egin zuten. Bere aurrealde ikusgarria, bere klaustro aparta eta kaperako erretaula aberatsak Oñatiko mezenas handia Rodrigo Saez, Mercado de Zuazola jaunaren, Avilako apezpiku eta Nafarroako erregeorde izandakoaren memoria betikotzen dute. San Migel-eko klaustro gotikoaz gain, Pietatearen kapera ere bere lan bat da, eliza berean dagoena, bere ehorzketarako prestatu zuena. Erretaula zoragarri batekin aberastu zuen, Juan de Ayala, Andres de Mendiguren, Juan de Olazaran euskal eskultoreek landutakoa, Gaspar de Tordesillas valladolidtarraren trazekin. Bertan aurki daiteke mausoleo handia, Diego de Siloe-ren obra izan daitekeena, eta hesi eder batzuk.

 

Gipuzkoako eraikin eta monumentu zibilen zerrenda luzea da eta oso interesgarria. Eskualdeka egindako azterketa labur batean ondokoak nabarmen daitezke:

 

BIDASOA:

 

Hondarribian, San Telmoko eta gaur egun Paradore ederra den Karlos V.aren Gazteluak nabarmentzen dira eta Santa Mariako Atea harresietan. Era berean, aipatu behar dira Casadevante, Zuloaga, Ladron de Guevara eta Joana Eroaren etxeak.

 

Irunen, Udaletxe ederraz gain, Arbelaitz, Beraun eta Arantzazu etxeak daude, Gaztelu Zaharra, Olazabal gaineko Gotorlekua eta Ingelesaren Gazteluarekin batera.

 

DONOSTIALDEA:

 

Bertan, XIX. mendean eraikitako Miramar eta Aieteko Jauregi eta Parke eder eta ondo zainduak aurkitzen dira. Garai berekoa dugu Victoria Eugenia Antzokia, Nazioarteko Zinemaldiaren egoitza dena. Udaletxea eta Itsas Jauregia ere aipatu behar dira, biak mende honetakoak.

 

Oarsoaldea:

  • Lezon, Andreone Jauregia, XVIII. mendekoa. Oiartzunen oso berezia den zortzi aldeko San Esteban izeneko iturria (XII. m) aurkitzen da. Ugarte, Makutso eta Iturriotz Dorretxeak; azken hau XIV. mendekoa.

  • Pasai Donibanen, itsas ingurune paregabean, Errukizko Gurutzetokia, Orreagako Gudaren oroigarri.

  • Errenterian, XVI. mendekoak ere, Zubiaurre Jauregia, eta estilo errenazentistako Iturritzako eta Urantziko Etxeak, eta estilo gotikoko Morrontxo Etxea.

 

Donostialdea:

  • Astigarragan Murgia Jauregia ikus daiteke.

  • Andoainen, Berrozpe, Sagarmendi etxeak eta Udaletxea, XVIII. mendekoa. Halaber Urigain Jauregia ere aurki dezakegu.

  • Hernanin, Agerdi eta Equino Jauregiak eta Jentilen etxea aipatu behar dira.

  • Usurbilen, Altxega Jauregia, XVIII. mendekoa eta Seoane etxea.

 

UROLA KOSTA:

  • Zarautzen, bere edertasun apartagatik Narros Jauregia aipatu beharra dago. Honek, Dorre Luzearekin batera alde zaharraren edertasuna areagotzen du.

  • Orion, alde zaharra bisitatzea gomendatzen da. Bertan, etxeetako ateburuetan, XVI. mendeko galeoien kopiak ikus daitezke.

  • Getaria osoa edertasun handiko monumentua da. Bertako kaleak, egitura, giroa eta abar.

  • Zumaian, Ubillos Dorretxea eta Olazabal eta Kondekua Etxeak, eta Jesuskoa Baserria

  • Aian, XV. mendeko Burdinola eta Agorregiko Errotak.

 

Urola erdialdean ondokoa nabarmendu behar da:

  • Hiri termala den Zestoan, edertasunagatik XVIII. mendeko Herri-sarrerako antzinako harresiko arkua eta Torilak aipatuko ditugu. Lili Jauregia XV. mendekoa, eta Portale Etxea XVI. mendekoa. XVIII. mendeko Lau Iturri artelana ere oso berezia da.

  • Beizaman, XVI. mendeko Udaletxean 300 urtetik gorako mahaia dago.

  • Azpeitian, XV. mendeko Etxe Santua, Inazio Loiolakoaren sorlekua. Eizagirre baserria XI. mendekoa. Fatxada ederreko Antxietaren Etxea, eta Enparan Etxea (XVI. m), bai eta izen bereko zubia ere.

  • Historia zabala duen Azkoitian, XII. mendeko Balda Etxea aurkitzen dugu. Bertan Inazio Loiolakoaren amaren familia bizi izan zen. Idiakez eta Granadako Dukearen Jauregiak, Floreaga, Isasaga eta Insausti Oinetxeak, eta Zubieta Dorrea.

 

Urola Garaian berriz ondokoak nabarmendu behar dira:

  • Zumarragan, Legazpiren Dorretxe Jauregia eta Euskadi Plaza ederra aipatuko genituzke. Bertan, Miguel Lopez de Legazpiren omeneko monumentu bat aurkitzen da.

  • Legazpiko Katabera-Udanan konpontzen ari diren meatze-barruti berezia, eta Mirandaolako burdinola (XV. m) topatuko ditugu. Burdinola honetan, garai batean girotutako erakusketak egiten dira. XVII. mendeko Elorregi eta Bikuña Jauregiak ere aipatzekoak dira.

  • Urretxun, hirigune historikoko oinetxe errenazentistak, eta Ipeñarrieta, Baroikoa eta Areizaga burdinolen ondorengo jauregiak. Areizaga Plaza ederraren erdian kokatutako Iparragirre euskal musikaria eta olerkariaren Estatua.

  • Ezkio-Itsason, Igartubeitiko XVI. mendeko baserria aipatuko genuke, baita Salete baserria ere. Halaber, Pikota ere aipagarria da, hau ere XVI. mendekoa.

 

DEBA BEHEREA

Jauregiz eta Dorretxeei dagokionez ondare artistiko aberatsa duen eskualdea da.

 

  • Eibarren, Unzueta, Isasitarren eta Aldatze Etxeak, eta bertako Udaletxea aipatu behar dira.

  • Soraluzen, Arrequia de Yuso, Jauregi eta Saloquen Etxeak

  • Deban, Sasiola Dorrea, eta Agirre eta Aldazabal-Murgi Etxeak.

  • Mendaron, Azpilgoeta, Lasalde Dorretxeak, berant erdi aroko elementu interesgarriekin, eta Ospaz Dorretxea.

  • Elgoibarren aipatu Altzolatarren Dorretxea, eta Mutrikun Galdona Jauregia eta Berriatua Dorrea. Gaztañeta, Zabiel-go eta Olazarra Dorretxeak.

 

DEBA GARAIA:

  • Eskoriatzan, Gaztañaduiz eta Zaldibegoitia Jauregiak.

  • Aretxabaletan, Otalora (XVI. m) eta Arratabe Jauregiak, eta Otalora eta Galartza Dorretxeak.

  • Arrasaten, Erdi Aroko hirigunea hiru sarrerekin, eta Monterron-go, Okendo eta Artazubiaga (Udaletxea, fatxada barroko aberatsekoa) Jauregiak.

  • Bergaran, Ozaeta Jauregia, Hirigunea, Arostegi, Arrese, Irizar, Egino-Mallea, Jauregi, eta Agirrebeña etxeak. Seminario zaharra ere aipatu behar da, izan ere, bertako laborategietan Wolframioa aurkitu zen.

  • Elgetan, bertako Hirigunea eta Abridio Etxea.

  • Leintz-Gatzagan, Erdi Aroko Hirigunea, zazpi aterekin, Garro Jauregia eta Udaletxea. Dorletako Santutegiaren ondoko Gatz Lantegia ahaztu gabe.

  • Oñatin, Hirigunea, "Sancti Spiritus" Unibertsitatea, kasetoiz apaindutako mudejarrarekin eta klaustroa. Zumaeltzegi, Garibai, Olakua, Urain, Zaratekua, Otadui-Jausoro eta Lazarraga Dorretxeak.

 

GOIERRI:

  • Ataunen Zubikaeta Jauregia eta Jentibaratzako Gaztelu mitologikoaren hondakinak aipatu behar dira.

  • Beasainen, Yarza monumentu-taldea: XV. mendeko Jauregia, burdinola, zurezko presa eta errota.

  • Gabiriako Alegi auzoan, Pikotak zutik dirau. Bertan, hondakinak erakusten zituzten jendeak haiek iraintzeko (XVI. m).

  • Gogoratzea merezi duten eraikinak: Idiazabalgo Oria Erroeta Baserria, Infantadoko Dukeen Jauregia Lazkaon, Santa Kruzen Gurutzetokia Legorretan eta Fray Andresen Jaiotetxea Ordiziako Oianguren Parkean. Ordizian ere aurkituko ditugu Zabala, Abaria eta Barrena Jauregiak, eta Muxika eta Zabale etxeak.

  • Seguran Jauregi, Ardizarra, Lardizabal, Balanzegi eta Guevara Oinetxeak bisita daitezke.

  • Zerain herri ederrean, Etnografiako Museoaz gain, gartzela (XVIII. mendea), Larrondoko zerrategi hidraulikoa, bola-jokoa eta Aizpeako meatzeak ikus daitezke.

 

TOLOSALDEA:

  • Tolosan aurkituko ditugu: Idiakez Jauregia (bertan, garai batean Samaniego alegilaria bizi izan zen) eta duela gutxi berritutako, euskal estilo barrokoko Aranburu Jauregia, Gaztelako Atea (XVIII. eta XIX. mendekoak), garai batean Diputazioa izandakoa eta gaur egun Kultur Etxea dena, eta agiritegi probintziala.

  • Berrobin, Lapatza Jauregia.

  • Orendainen, Albistur, Berastegi eta Ernialdeko udaletxe ederrak aipatu behar dira.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.