ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Pintura

Europan nagusituko diren korronte horietan parte hartuko du bai Gipuzkoako pinturak baita Euskal Herrikoak ere. Anselmo Guinea eta Segui bezalako autoreak prerrafaelismo britainiarraren eraginpean erori ziren. Euskal artistek berek antolatutako arte modernoaren erakusketa horien bidez, Euskal Herri barruko nahiz kanpoko abangoardietan parte hartzera bultzatzen zuten.

 

Ignacio Zuloaga da zalantzarik gabe XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako euskal margolari garrantzitsuena. Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1870ean. Gaztetatik bere aita Placidoren tailerrean lan egin zuen, damaskinagile bikaina zena. Gero Madril, Erroma eta Parisa joan zen bere ikasketak osatzera. 1888an bere lehenengo lanak egin zituen: Eibarko Iturria eta Arrateko itsua, bere jaioterrian. 1890ean Gaugin, Van Gogh, Degas eta Tolouse-Lautrec-ekin (azken honen lagun mina izan zen) batera egin zituen erakusketak.

 

Euskal margolaria laster 98. belaunaldiaren artean mito bilakatu zen. "Zuloagak bere gaietatik adierazpen-gaitasun maximoa ateratzen zuen eta benetako handitasun artistiko eta gizatiarraren mailaraino goratzen zituen", adierazten du Lafuente Ferrari historialari eta akademiko bikainak.

 

1882an Andaluziara joan zen hiru urtetarako eta gai herritarragoak lantzen hasi zen (Mutil Ijitua, Ipotxa eta Amonaren erretratua). Momentu horretatik aurrera bere lanek etengabeko arrakasta izan zuten. 1897an Bartzelonan lortu zuen maila gorena urrezko domina lortu zuenean Zezenketa bezperan lanarekin.

 

Bere nazioarteko karrera bikaina, oso zaila garai haietan margolari batentzat, 1898an hasi zen. Parisko erakusketan Estatu frantsesak bere mihiseetako bat eskuratu zuen Luxenburgoko Museorako. Madrilera joan zen margotzera eta udaren amaieran Segoviara iritsi zen; bertan bere osaba Danielekin zeramika-tailer batean aritu zen. Handik aurrera hainbat sari eta nazioarteko erakusketa izan zituen. 1936an Gerra Zibila hasi zenean, Zuloaga Zumaiako estudioan isolatu zen bere lanean murgilduz eta bere erretraturik garrantzitsuenetakoa margotu zuen, bere lagun on zen Beobide eskultorearena. Urte hartan bertan bere obrak Veneziako Bi Urtekoan aho bateko aintzatespena izan zuen eta Sari Handia eman zioten. 1945eko urriaren 31n Madrileko Las Vistillas-eko estudioan hil zen eta azkenik, Donostian ehortzi zuten.

 

Rafael Ruiz Balerdi (Donostia, 1934- Altea, 1992). Pintore eta artista talde garrantzitsu bateko partaide izan zen, eta guztiek egoera politiko eta sozial jakin bat bizi izan zuten. Balerdi, bere garaiko beste artista batzuk bezala, 50. hamarkadan Parisera joan zen eta han, beste margolari batzuekin erlazionatu zen, Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) eta Agustin Ibarrola (Bilbo, 1930) besteak beste. Guztiek Pariseko giro berezi eta garaiko mugimendu artistikoetatik eragin handia jaso zuten, arte abstraktutik batez ere. Balerdik hemen hasi zuen bere obra abstraktua eta aurrerago keinu-informalismo batekin hasiko da, Pollock-en eraginpean.

 

60ko hamarkadan Parisetik itzultzean, nortasun nazionala sortzeko asmotan artistek (horien artean Balerdi, Zumeta edo Ibarrola pintoreek) taldeak sortu zituzten: Gaur, Orain, Danok eta Hemen, momentuko euskal artea bultzatzeko. Talde hauek erakusketak antolatzen zituzten, eta helburutzat, artea ezagutaraztea zuten eta aurrerago Franco-ren erregimenaren aurkako aldarrikapen politiko eta kritikoen plataforma bilakatuko dira. Proiektu honek zailtasun eta kanpoko presio handia izan zuen. Tentsioa areagotu zen heinean, proiektua gelditu egin zen.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.