ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Biztanleriaren egitura

Demografía. Biztanleria

Demografiari buruzko beste atal batzuk.

Oreka da, printzipioz, Gipuzkoaren biztanleriaren sexukako osaketaren ezaugarri nabarmenena. G/E ratioa -gizonezko eta emakumezkoen proportzioa-, 2005ean 0,97 zen, hau da, 97 gizonezko eta 100 emakumezko, Estatuari dagokion antzeko zifra, EAE-ri edo Bizkaiari -95/100- dagokiena baino pixka bat altuagoa, baina Arabako biztanleriaren 98/100 zifrara iritsi gabe.

 

 

GIPUZKOAKO BIZTANLERIAREN OSAERA SEXUAREN ARABERA
  GIZONAK EMAKUMEZKOAK GUZTIRA
GUZTIRA: 338.579 350.190 688.769
% 49,16 50,84  

2004-12-31ko datuak. Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Sexuen arteko erlazio biologiko horretan gizonezkoen gutxiagotasun txiki hori Europa mendebaldeko eskualdeen egoera orokorrarekin pareka daiteke eta horren oinarria bi faktore dira: emakumearen bizi-itxaropen handiagoa, batetik, adin zaharreko emakumeen pilaketa garbiaren zergatia, eta bestetik, jaiotza-tasa baxua, gaur egungo errealitatean oso finkatuta dagoen ezaugarri edo bereizgarri biologikoa. Jaiotza asko daudenean aipatu faktorearen nolabaiteko konpentsazioa egon daiteke, izan ere, jakina den bezala, mutiko gehiago jaiotzen dira neskak baino.

 

Gipuzkoak XXI. mendea biztanleria nagusi eta adinekoen nagusitasuna zuen gizarte gisa hasi zuen, gazte gutxirekin (12,4 pertsona 65 urtetik gorakoak 10 gazte bakoitzeko); egoera hori trantsizio demografikoaren prozesua amaitu duten europar herrialde eta eskualdeen gehiengoarekin pareka daiteke; herrialde horietan zahartzearen oinarria gehienbat biztanleriak lortu duen bizitza-luzeera da eta, gure kasuan bezala, modernizazioaren eta gizarte-ongizatean izandako aurrerapenaren adierazgarri da; baina horiek ez bezala, Gipuzkoa -baita EAE bere osotasunean ere- areagoko mailara iritsi da eta era zakarrean gainera, urte gutxitan gizarte gazte bat izatetik adierazitako zahartze-ezaugarriak edukitzera igaro delako, Europa mendebaldeko gizartea adinari dagokionez pixkanaka gainbehera zetorren bitartean.

 

Hogei urteren buruan, Gipuzkoa munduko herrialderik zaharrenaren parean jarri da, Italia. Bere biztanleria gaztea ez da osoaren %15 izatera ere iristen. Gipuzkoako hirugarren adinekoei dagokienez Eskandinaviako herrialdeetatik gertu dago (%18), hauek dira mundiko maila altuena dutenak; herrialde horien alderik nagusiena euren zahartzea atzera egiten ari dela da ugalkortasuna berreskuratzen ari delako azkenaldian, beraz, 15 urtetik beherakoak %19 dira, hau da, Gipuzkoan baino sei puntu gehiago

 

Biztanleriaren piramidearen siluetan demografikoki eragin handiena izan duten gertatera eta faktoreak nabarmentzen dira. Ezaugarri esanguratsu bat da piramidearen goialdean emakumezko biztanleriak duen indar handiagoa: gizonak jada ez dira gehiengoa 1940-44 bosturtekoan jaiotako belaunaldietan eta adin horretatik aurrera, alderanzketa bat gertatzen da G/E ratioan. Irudiaren beste aldean pixkanakako metaketa bat ematen da, zahartzeak eragindako piramidearen gailurraren zabaltzea areagotzen duena.

 

Grafikoa: emakumezkoen eta gizonezkoen biztanleriaren egitura XX. mendean

Grafikoa: emakumezkoen eta gizonezkoen biztanleriaren egitura XX. mendean

 

Piramidearen profilak oraindik agerian uzten du gerra zibilean jaiotza-tasaren jaitsierak eragindako estutzea. Estutze horrek antzeko indarrarekin eragiten die gizonezko eta emakumezkoei eta areagotu egiten da 66-69 urteko belaunaldi horien eta gerra zibila baino lehenago jaiotakoen artean dagoen aldearen ondorioz, azken horien jaiotza-tasak altuak direlako. Alde hori ez da horren nabaria gerra ondoko belaunaldiei dagokienez, izan ere, gerra amaitzean jaiotza-tasaren berreskurapena ez zen sekulakoa ezta luzea ere izan. Dena den, krisi-garai horretako demografia urteetan zehar lausotu eginda, bereziki, inmigrazioaren efektu konpentsatzailearengatik.

 

Piramide bat baino, irudiak zuhaitz hostotsu bat dirudi -oinarrian oso estua goialdearen garapena-. Orokorrean bere ezaugarriak zahartutako biztanleriaren eredu bikainarenak dira eta, berezko ezaugarri gisa, bereziki deigarria den zabaltze bat du 30 eta 45 urteko belaunaldietan, hirurogeigarren hamarkadako eta hirurogeita hamargarren hamarkadaren hasierako Baby boom-a, Estatu osoan gertatu zena.

 

Geroago, jaiotza-tasa erori zenean, adinkako egiturak zahartu egin ziren, pixkanaka gazteen kopurua txikitzen zihoalako, A. Sauvy-k "hazi edo zahartu" formularekin deskribatutako mekanismoaren arabera, piramidean hogei urterekin (1976an jaiotakoak) sartu zirenek osatutako belaunaldietatik aurrera martxan jarri zena; hurrengo belaunaldiek, 1987an jaiotakora arte, jaiotza-tasaren gutxiagotze-prozesua adierazten dute, baina hurrengoetan jada jaiotzen kopurua egonkortu egiten da.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.