ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lehen sektorea

Sektore ekonomikoak

Jarduera ekonomikoa

Ekonomia-jardueraren beste atal batzuk

Zaila da Gipuzkoan nekazaritza-jarduerak gainerako jarduera motetatik mugatzea geografiari dagokionez, izan ere espazioaren nahiz soziologiaren ikuspegitik nahasi eta elkar bizi dira; nekazari askok bere laneguna fabrika eta baserriaren artean igarotzen dute eta industria-establezimenduak lurralde osoan daude, nekazaritzarekin nahasiz edo honi lurra kentzen saiatuz. Nekazaritza-aktiboak egun soilik guztiaren %7,5 dira eta nekazaritza-ustiapenera zuzendutako lurren zifrak ere oso apalak dira, baso-azalera nagusi baita argi eta garbi, zuhaiztiak horren hiru laurden hartzen dituelarik.

 

Gipuzkoako azaleraren banaketaren grafikoa: nekazaritza, basoa, ez-emankorra...

Gipuzkoako azaleraren banaketaren grafikoa: nekazaritza, basoa, ez-emankorra...

 

Gipuzkoak ia 200.000 Ha-ko azalera du eta horren gehiengoak baso-ustiapena du, ia %65, 130.000 ha inguru. Horietatik, gehiengoa (113.542 ha) mendi zurgaiak dira, bere neurrian, baina praktikan zurgaitzat soilik hazkunde azkarreko espezieekin baso-berritutakoak jotzen dira, funtsez intsinis eta larizio pinuenak. Garrantzi-ordenaren arabera bigarren ustiapena zelaiak eta larreak dira, ia 38.000 ha hartzen dituzte, osoaren %19. Aurreko jarduerarekin batera, baso-jarduerari esker dauka herrialde honek egungo itxura fisikoa, zelai eta baso konbinazioa, gure paisaia osatzen duten "berdearen mila tonu" horiek ematen dizkiona. Larreen ustiapenak azken urteetan hobekuntza handia jasa duen arren, Gipuzkoako larreen zati bat errendimentu baxukoa da eta erraz gainbeheratzen dira, garo-leku eta basobera bihurtuz. Azkenik, hirugarren ustiapen garrantzitsuena laborantza lurrena da, nekazaritza bera. Azalera txikia hartzen du, izan ere, ale-zerealak, lekadunak eta bazka-laboreak, laboratutako azaleraren zatu handi bat hartzen dutenak, abeltzaintzari lotutako ustiapen gisa har daitezke, eta bere elikaduraren zati batez autohornitzeko ahalegin bat dira. Adibide gisa, hori ditugu alpapa edo artaberdea, belar-onduaren eta belarraren osagarri direnak.

 

Nekazaritza-ustiapenen kopuruaren eta ustiapen motaren azaleraren arabera ikus daiteke nekazaritzaren sektorea ustiapen txikian oinarritzen dela. Gipuzkoako 6.877 nekazaritza-ustiapenek, 115.136 ha-ko azalerarekin, ustiapen bakoitzeko 16,74 ha-ko batezbesteko neurria ematen dute. Funtsean behi-esne eta haragirantz zuzendutako ustiapen horiek azpiegitura landatar eskasa dute, industria transformatzaile murriztua eta soilik hasiberria den elkartegintza.

 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiapenak eta erabilitako azalera
2003 Ustiapenen kopurura Hektareak
AZALERA OSOA 22.334 430.142
Landutako lurrak 18.717 80.887
Belarkien laborantza 17.174 65.195
Fruta-laborantza 4.207 2.676
Olibondoak 416 219
Mahastiak 1.648 12.693
Beste batzuk 53 104
Larre iraunkorrak 18.889 160.234
Beste lur batzuk 16.949 189.021
Basoetako zuhaitz-espezieak 12.325 159.734
Beste batzuk 4.624 29.287
Erabilitako nekazaritza-azalera 22.242 241.121

 

 

NEKAZARITZA-USTIAPENAK ARABAN ETA ERABILITAKO AZALERA
2003 Ustiapenen kopurura Hektareak
AZALERA OSOA 4.342 186.196
Landutako lurrak 3.667 75.240
Belarkien laborantza 2.830 62.224
Fruta-laborantza 251 449
Olibondoak 416 219
Mahastiak 1.322 12.325
Beste batzuk 21 23
Larre iraunkorrak 1.748 48.953
Beste lur batzuk 2.087 62.002
Basoetako zuhaitz-espezieak 834 43.932
Beste batzuk 1.253 18.070
Erabilitako zuhaitz-azalera 4.318 124.193

 

 

NEKAZARITZA-USTIAPENAK BIZKAIAN ETA ERABILITAKO AZALERA
2003 Ustiapenen kopurura Hektareak
AZALERA OSOA 11.114 128.811
Landutako lurrak 8.972 2.896
Belarkien laborantza 8.677 1.591
Fruta-laborantza 1.236 894
Olibondoak - -
Mahastiak 307 354
Beste batzuk 8 57
Larre iraunkorrak 10.475 62.349
Beste lur batzuk 8.277 63.566
Basoetako zuhaitz-espezieak 6.350 58.241
Beste batzuk 1.927 5.325
Erabilitako zuhaitz-azalera 11.061 65.245

 

 

NEKAZARITZA-USTIAPENAK GIPUZKOAN ETA ERABILITAKO AZALERA
2003 Ustiapenen kopurura Hektareak
AZALERA OSOA 6.877 115.136
Landutako lurrak 6.078 2.752
Belarkien laborantza 5.647 1.380
Fruta-laborantza 2.720 1.332
Olibondoak - -
Mahastiak 19 15
Beste batzuk 23 24
Larre iraunkorrak 6.666 48.931
Beste lur batzuk 6.584 63.453
Basoetako zuhaitz-espezieak 5.140 57.560
Beste batzuk 1.444 5.893
Erabilitako zuhaitz-azalera 6.862 51.683

 

Abeltzaintza euskal baserrien funtsezko euskarria izan da. Halaber, eraldaketa gogorrenari aurre egin behar izan dion sektorea ere bada. Azken urteetan behi kopuruak ez du aldaketa handirik izan; dena den, esnetarakoak gutxitu egin dira eta haragietarakoak gehitu. Bestalde, behi kopurua mantentzen bada ere ustiategien kopurua nabarmen gutxitu da. Behien haragia EAEko abeltzaintzako ekoizpenaren %49,6 da eta Gipuzkoakoaren %80.

 

Sektorean egun garrantzi handiena duten gaiak ondokoak dira: zeregin horietan jardungo duen hurrengo belaunaldirik egongo delako kezka, nekazaritzako ustiatzaile berrien agerpena edo teknologia nahiz ekoizpen-sistema berriak sartzeko prozesuak.

 

Grafikoa: abeltzantza-ustiapenak Euskal Autonomia Erkidegoan eta probintziaz probintzia

Grafikoa: abeltzantza-ustiapenak Euskal Autonomia Erkidegoan eta probintziaz probintzia

 

Datu gisa, adierazi 2005ean Nekarazitzako Azken Ekoizpena (laborantza + abeltzantza+ basoa + beste ekoizpenak) 133,1 milioi euro-koa izan dela, 2004. urtean zehar lortutako baino %1,2 handiagoa. Nekazaritzako azken ekoizpenean, laborantza, abeltzaintza eta basoen, eta beste ekoizpenak, azpisektoreetan xehatutakoan, grafikoan agertzen den bezala, laborantza-ekoizpena nekazaritzako azken ekoizpenaren %30 da, basoari dagokiona, %15 eta abeltzaintzari dagokiona, %51.

 

Grafikoa: Gipuzkoako nekazaritza-ustiapena 2005ean

Grafikoa: Gipuzkoako nekazaritza-ustiapena 2005ean

 

Arrantza sektoreari dagokionez Europako joera bera eman da: arrantza, edukiera eta arrantza-ontzidia gutxitzearena, alegia. Azken 10 urteetan EAEn arrantza %30,9 gutxitu da eta edukiera-tonak ere %30,4 gutxitu dira. EU-25ean eta Espainian gauza bera gertatu da; azken 10 urteetan arrantza %19,0 eta %18,5 gutxitu da hurrenez hurren bietan. Frantzia eta Lituania dira arrantza gehitu duten EU-25eko herrialde bakarrak.

 

Gipuzkoako harrapaketa-kopurua Euskadin harrapatutako tona guztien %50,88 da, hala ere, horiek Euskadiko arrantzaren balio ekonomikoaren %67,44 dira. Ezberdintasun hori legatza, antxoa eta hegaluzearen harrapaketen kopurua handitu izanari zor zaio. Espezieen arabera, txitxarroa, hegaluzea eta legatza dira Gipuzkoan gehien harrapatzen direnak; hala ere, gehitzen ari da ohikoak ez diren espezieen arrantza.

 

ARRANTZA-HARRAPAKETAK EAE-N ETA BALIOA DIRUTAN
2003 Kopurua (tona) Balioa (mila euro)
GUZTIRA 37.627,2 70.662,6
Bokarta 2.780,9 13.072,5
Hegalaburra 467,4 2.666,9
Hegaluzea 6.557,9 19.186,5
Txitxarroa 10.126,1 5.837,9
Legatza 3.257,3 13.531,1
Bisigua 1,6 21,9
Berdela 4.973,9 2.478,4
Beste arrain batzuk 9.462,0 13.867,4

 

 

ARRANTZA-HARRAPAKETAK BIZKAIAN ETA BALIOA DIRUTAN
2003 Kopurua (tona) Balioa (mila euro)
GUZTIRA 18.479,7 23.007,9
Bokarta 1.169,5 5.540,7
Hegalaburra 7,1 21,0
Hegaluzea 2.851,8 8.020,9
Txitxarroa 6.409,0 3.658,6
Legatza 23,7 81,8
Bisigua 0,4 6,7
Berdela 3.897,2 1.948,7
Beste arrain batzuk 4.121,1 3.729,4

 

 

ARRANTZA-HARRAPAKETAK GIPUZKOAN ETA BALIOA DIRUTAN
2003 Kopurua (tona) Balioa (mila euro)
GUZTIRA 19.147,6 47.654,7
Bokarta 1.611,5 7.531,7
Hegalaburra 460,4 2.646,0
Hegaluzea 3.706,1 11.165,5
Txitxarroa 3.717,2 2.179,3
Legatza 3.233,6 13.449,2
Bisigua 1,2 15,2
Berdela 1.076,8 529,7
Beste arrain batzuk 5.340,9 10.138,0

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.