ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Folklorea eta dantza tradizionalak

Folklorea eta dantza tradizionalak

Folkloreari eta euskal dantzei buruzko beste atal batzuk

Euskal folklorearen instrumentu esanguratsuenak (denak ere antzinakoak) txistu txalaparta, danbolina eta dultzaina dira. Txistua eta txalapartak jatorri euskalduna dute eta aintzinakoak dira.

 

txistu hiru zulodun flauta zuzena da. Antzinean neurri askokoak zeuden, gaur egun hiru neurrikoak baino ez daude: txistu, silbotea (baxuago afinatua) eta txirula (zorrotzen afinatua). Txirula zurezkoa eta pieza bakarrekoa da. Beste biak, ordea, zatika egiten dira. Goiko zatiari beheko aldeak aldatuz tonalitate desberdinak lortzen dira.

 

txistuaren lagunik hoberena danbor txiki eta itxi bat da, hau da, danbolina. txistu-danbolina Euskal Herriko musika-bikoterik ezagunena da. Txistu sezkerreko eskuarekin jotzen den bitartean, beso horretatik zintzilikatzen den danbolina eskuinarekin jotzen da. Txistu-danbolina bikotearekin jotzen diren erritmo eta dantza ospetsuenetakoak hauek dira: biribilketa, arin-arin, zortziko, porrusalda edo ezpata-dantza..

 

Trikitixa akordeoi txiki diatonikoari deitzen zaio. 1890. urtean Euskal Herrira iritsi zen eta herri tradizioan sartu zen erromeriekin lotura handia baitu. 90ko hamarkadan Tapia eta Leturiak trikitixari aire berria eman zioten. Ordutik trikitixa denetarako erabili da eta hainbat talde aipagarri sortu dira.

 

Euskal dantzen lehen bilduma Pedro Albenizek burutu zuen 1829an, Iztuetako euskal dantzen bildumarako. Guridi, Uruñuela eta Sorozabal euskaldun maisuek ere euskal kantuen altxorra bildu zuten puntu desberdinetan: lo-kantak, amodiozkoak, eresiak, dantzarako eginak, irri-kantak, haurrentzako eginak eta ospakizunetan erabiltzen direnak. Dantzari dagokionez aberastasun eta aukera handia dago.

 

Hauek dira herri-dantza ezagunenak: Gipuzkoako dantza-erritual tradizionalak

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.