ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Gipuzkoako dantza-erritual tradizionalak

Folklorea eta dantza tradizionalak

Folkloreari eta euskal dantzei buruzko beste atal batzuk

Gipuzkoako jaien egutegiak dantza-erritual tradizional ugari ditu. ezpata dantzakdira agian iraun duten zaharrenak. Dantza serioak dira eta normalean ospakizun zibiko-erlijiosoetan ospatzen dira. Dantzari askok parte hartu ohi dute (10 eta 24 bitartean). XVII eta XVIII. mendean ehun dantzari izatera ere iritsi zen ospakizunen batean. Herri askotan derrigorrezko ospakizun bihurtu ziren jende ospetsuari harrera egiterakoan edota nagusiak goresterakoan.

 

Ezagunena agian Zumarragako Antiguako Ezpata-dantza da, izen bereko ermitan uztailaren 2an dantzatzen dena. Zumarragako eta inguruko herrietako bizilagunak pelegrinazioan igortzen dira Antiguara Ama Birjina ohoratu eta tradiziozko jaiegun bat bizitzera. Prozesioa, meza, dantzak (Ezpata-dantza eta Aurreskua) eta amaitzeko bazkari herrikoia, erromeria alai batekin.

 

Legazpin, maiatzaren 3an "Octavario" edo "Okravario" izenekoa dantzatzen da. Bertan nabarmentzekoa da arrosaren eraketa, bertakoek "parrilla" deritzotena. Kapitainaren lepoaren inguruan ezpata luzeak gurutzatuz burutzen den egitura horren gainera igotzen da berau ezpata motzeko hiru dantzariek ezartzen duten konpas bera eramanez. Dantza horren berri XVII. mendearen hasieratik izan dugu. Amaitzean, Aurresku edo Gizon-dantza dantzatzen dute.

 

Deban San Roke jaiak direla eta dantzatzen den Ezpata-dantzak ere baditu nabarmentzekoak diren berezitasunak. Hemen duela asko galdu zituela ezpatak dantza honek, makil batzuez ordezkatuz. Goizean, entzierroaren ondoren, dantzariak elizaren aurrean biltzen dira, San Rokeren estatua noiz irtengo zain. Bertan santuari dantza egiten diote lehendabizi eta gero, elizaren eta San Roke ermitaren arteko ibilbide luzeari ekiten diote, Aldatz-Goi gainean kokatua dagoena.

 

Ermitan meza ospatzen da eta jarraian dantza errepikatzen da. Herrira itzultzerakoan, bidean, dantzariek herriko leku ezberdinetan dantza egiten dute eta azkenean, plazarantz zuzentzen dira Gizon-dantza dantzatzera.

 

Tolosan, San Joan egunez, beste aldaera bat aurki dezakegu: Bordon-dantza. Kondairak dio bere jatorria erdi aroko muga-borroketan datzala, Beotibarko guduan Gipuzkoako tropek Nafarroakoen gainean garaipen garrantzitsua lortu zutenean. Dantza honen berezitasuna da bordoi eta alabardekin egiten dela eta horrek ikusgarritasun eta seriotasun handiagoa ematen diote. Dantzarien kopurua hogeita lau ingurukoa da. Dantza honen inguruan jai-giro zaratatsua eta kolorista dago: dantzak, arma-alardea, musikariak, prozesioak, zezenak, etab.

 

Beasainen, Igokundearen ostegunaren hurrengo astelehenean Loinazko San Martinen Ezpata-dantza bat eta bandera astintzen dute.

 

Orain arte deskribatutako dantzak Gizon-Dantza edo Aurresku izeneko beste dantzarekin amaitzen ziren. Hauxe da Gipuzkoako folklorearen dantza soziala, non gizonezko eta emakumezkoak eskuak batzen dituzten dantza egiteko zapien bitartez. Lehenengoak, aurreskularia eta azkena, atzeskularia, batera irteten dira plazara eskuetatik helduta. Zailtasunezko pauso batzuk egiten dituzte eta gero, emakumeak sokan sartuz, fandangoak, jotak eta abar dantzatzen dituzte. Soka-dantza ere deitzen zitzaion eta oso ohikoa izan zen gure herrietako plazetan eta erromeria herrikoietan.

 

Aretxabaletan eta Arrasaten soldadutzarako deia jasotzen duten mutilek tradizioa betetzen dute eta horren osagarri gisa, baserritik baserrira eskean aritzen dira; halaber, San Joan zuhaitza landatzen dute. Dantza igandero errepikatzen da Santa Ageda eguneko arratsaldeko zazpietatik aurrera inauterietako igandera arte.

 

Ordizian, Santa Ana egunean (uztailaren 27an) urte horretan ezkondu diren bikoteak hartzen dute parte dantza honetan. Udaletxeko geletan biltzen dira eta bertatik alkatea buru dutela irteten dira. Emakumeek zetazko xal eder batzuk daramatzate. Erritu honi Santaneroen Esku-dantza deritzo.

 

Gizon-dantzaz gain Ingurutxoak daude, zirkulu baten inguruan bikoteka egiten den dantza, Amezketa eta Tolosan dantzatzen dena.

 

Antzuolak bere jaiak uztailaren hirugarren astean ospatzen ditu. Bere programan nabarmengarria da ospakizun bitxi bat: Mairuaren Alardea deritzona. Fartsa bat antzezten da, herriko soldadu-konpainia batek oste moriskoen gainean izandako garaipena gogorarazten duena, hauei bandera kendu zietelarik. Egun horren kopia bat dute. Mairu gisa jantzitako bizilagun batek porrota eta tokiko jeneralaren mendean erori izana irudikatzen du. Alardearen ondoren lau dantza dantzatzen dira (arku-dantza, zinta-dantza, makil handiko dantza eta makil txikiko dantza) eta Trokeo-dantza izenez dira ezagunak.

 

Oñatin Corpus Christi eguna ikusgarritasun eta edertasunez betetako eguna da. Lehendabizikoz ikusten dituztenak harritzen dituzten prozesio eta dantzak. Zortzi edo hamabi dantzari, kapitain batek zuzenduak, etengabeko pausoak ematen dituzte aurrerantz eta atzerantz prozesioaren ibilbidean zehar. Ohiko jantzi zuriak gona motz gorri batekin eta kriskitin batzuekin osatzen dira. Dantza hauek 400 urte baino gehiago dituzte.

 

Gipuzkoako inauteriak, Tolosan izan ezik, ia galduta zeuden, baina gaur egun berreskuratzen ari dira. Hiriko inauteri moderno horretaz gain, inauteri landatar eta mitikoaren aztarnak diraute, esaterako Amezketa eta Abaltzisketan ospatzen direnak. Bertan Txantxo-dantza dantzatzen dute txantxoek (mozorroturik). Bi herrietan gazteak goizean goiz elkartzen dira eta ibilbide luze bati ekiten diote inguruko baserri guztietatik; Amezketaren kasuan bi egun irauten du. Baserri bakoitzean Makil-dantza bat dantzatzen dute. Koadrila soinujole batek, zortzi edo hamabi txantxok, zesterue batek (gabonsariak jasotzen dituena) eta buru edo mozorro baten osatzen dute.

 

Mota honetako ospakizunak Aretxabaletan ere egiten dira, esaterako, txino-dantza; Oriako Sorgin-dantza Lasarten, Azeri-dantza Adunan eta Jorrai-dantza Deba edo Mutrikun.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.