Ingeles, natura eta mendiko kanpamentua.
Demanda mendilerroko ingurune natural zoragarriaren bihotzean, Burgos eta Errioxa probintzien artean. Barbadillo de Herreros (Burgos) herri txikiak natura biziz inguratuta hartzen gaitu. XVIII. mendeko jauretxe bat, landa-aterpetxe bihurtua, eta 2015ean berritu egin zuten.
Udako udalekuak ingelesez, naturako kirolekin, harengana errespetuz hurbilduz eta inguruneaz ahalik eta gehien gozatuz. Abentura jarduerak, bainua ibaian, txangoak, animazioak, gaualdiak, jolasak, kanpaldia eta vivac... eta dibertsio handia! 9-15 urte bitarteko parte-hartzaileak, bi taldetan banatuta: 9-12 urteko ertainak eta 13-15 urtetik gorakoak.
Jarduera-programa osorik ingelesez egiten da, begirale elebidun eta/edo natiboekin, jardueretan ingelesezko elkarrizketak bermatzeko. Horrela, parte-hartzaileek ingelesa praktikatzen dute konturatu gabe eta ondo pasatuz (ez dugu klaserik ematen, gure proposamena % 100 ludikoa da).