Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > 5. Itzulpen praktikak egiteko bekak

5. Itzulpen praktikak egiteko bekak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2014 | Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka.

Laguntzen zenbatekoa

5.500 €

Eskaerak aurkezteko epea

Hasi: 2014ko maiatzaren 19an; amaitu: 2014ko ekainaren 13an

Hartzaileak

Pertsona fisikoak.

Baldintzak

  • Itzulpengintza eta interpretazioko unibertsitate ikasketak egiten egotea.
  • Lan hizkuntzak batik bat euskara eta gaztelera izango dira; hala ere beste hizkuntzak ez dira baztertzen, bekak ematen zaizkienen prestakuntza eta jakintza maila kontuan izanda.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Itzulpen eta Interpretazio Lizentziaturari dagozkion ikasketak legez onartutako unibertsitateren batean egiten ari izatea edo egin izana egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa.
  • Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egon izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Espediente akademikoa, agiri bidez ziurtatua.
  • Itzulpengintzaren esparruko prestakuntza osagarria (ikastaroak, biltzarrak eta gisakoak) egiaztatzen duten agiriak.
  • Itzulpengintzaren alorrean izandako esperientzia profesionala egiaztatzen duten agiriak.

 

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://www.gfaegoitza.net)
Ikus: 72/2014 Foru Dekretua, martxoaren 10ekoa, Euskara Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2014ko martxoaren 18koa, euskararen erabilera sozialaren esparruan diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2014ko deialdia arautzen duena

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna

Gotzon Egia
943112370
gegia@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: