Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Gipuzkoa IKT: Berrikuntza Digitala-Enpresak 2015

Gipuzkoa IKT: Berrikuntza Digitala-Enpresak 2015

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2015 | Ekonomia Sustapena

Diru-laguntzen xedea

Programa honetako diru laguntzen helburua da berrikuntza prozesuak sustatzea Gipuzkoako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean.

Aurrekontua

2015ko deialdiak 600.000 €ko aurrekontua du.

Hartzaileak

• Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) ETEak, baldin eta berrikuntza proiektuak sustatzen badituzte produktuak edo prozesuak hobetzeko, antolakuntza hobetzeko edo merkatuak zabaltzeko.
IKT sektoreko enpresatzat emango dira ondorengo jardueretakoak: programazio informatikoa, telekomunikazioak, datu-tratamendua y hostina.
• Enpresek helbide soziala eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan beharko dute.
Ondasun erkidegoen kasuan, edo nortasun juridikoa ez duen ondare oinarriko edozein erakunde motari dagokionez, administrazio komun egonkor bat eta diruz laguntzekoa den proiektua edo jarduera burutzeko ahalmena izan beharko ditu.

Betebeharrak

• Aplikazio informatikoak, Web garapenak eta antzekoak garatuz gero, euskaraz garatu beharko dira gutxienez

• Hartu beharreko zabalkunde neurriei dagokienez, lagundutako jarduerari buruzko informazio, publizitate eta propaganda orotan, euskararen erabilera bermatuko da. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lagun¬tza adierazi beharko da.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak

• Diruz lagundutako jarduerak hauek izango dira: Kontabilitateko Plan Orokorreko 20 azpitaldetakoak (1514/2007 Errege Dekretua) baldin eta programako helburuak lortzen lagungarri badira. Salbuespen dira 209 kontua (higiezin ukiezinetarako aurrerapenak). Jarduerak I+B+G proiektuak izango dira, xede nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea dutenak. Proiektuek merkatura bideratuta egon behar dute eta enpresaren lehiakortasun egoeran aldaketa positiboak eragiteko modukoak izan behar dute.
• Ez dira diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu informatikoetan egindako inbertsioak (zerbitzariak eta ekipo informatikoak).
Proiektuek 2015ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiak behar dute izan eta oso garatuak egon behar dira erabat justifikatzen diren unean, egiaztagarriak izango dira eta epe motzera merkaturatzeko modukoak
• Ez da hautatzeko moduko gastua izango fakturako Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
• Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak proiektuen kostua aztertuko du eskatzaileak emandako informazioa ikusita, betiere kontuan izanda konplexutasun teknikoa eta aurreikusten den inpaktua; Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak kostuak normala baino altuagoak direla uste badu, diruz lagungarria den zenbatekoa murriztu dezake.

Diru laguntzen zenbatekoa

Aplikagarri den portzentajea gehienez ere kostuen %35 izango da. Enpresa bakoitzari 40.000 euroko laguntza emango zaio gehienez ere urteko.
Portzentaje horri igoera gehigarriak aplikatuko zaizkio kasu hauetan:

a) Kapitalaren gehiengoa emakumeen esku duten enpresek % 2,5 gehiagoko diru laguntza izango dute.

b) Emakumeek zuzendutako enpresek % 2,5 gehiagoko diru laguntza izango dute.

c) ETE gazteek % 5 gehiagoko diru laguntza izango dute.

Nolanahi ere, igoera gehigarri horiek aplikatuta ere enpresa batek urtean jasoko duen diru-laguntza ez da izango 45.000 euro baino gehiagokoa.

Eskaerak aurkezteko modua eta epea

Entitate bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du eta proiektu bakar batentzat. Bat baino gehiago aurkeztuko balitu prozeduraren organo instrukzio egileak bakarrik aurreneko eskaera aztertuko du.
• Ondasun erkidegoen kasuan, eskaeran kide bakoitzak bere gain hartutako burutze konpromisoak adieraziko dira, eta onuradun gisa erkidegoari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa duen ordezkari bat izendatu beharko da.
Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte (egun horiek barne)

Balorazio irizpideak

Eskaerak irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira:
 

1- Proiektu estrategikoak: 30 puntu gehienez
Proiektu estrategikotzat hartuko dira honako baldintza hauetakoren bat betetzen dutenak, eta horietako bakoitzagatik 10 puntu emango zaizkio:
   - Gailu mugikorrekin zerikusia duten proiektuak (aplikazioak): 10 puntu
   - Lurraldeen kudeaketa adimentsuarekin zerikusia duten proiektuak ("Smart" proiektuak): 10 puntu
   - Ekoizpen sistema eta bitarteko aurreratuetan adimena txertatzeko, IKT teknologiak eta gaitasunak aprobetxatzeko, eta balio erantsi handia duten zerbitzuak txertatzeko aukera ematen duten proiektuak ("Industria 4.0" proiektuak): 10 puntu
 

2- Proiektu mota: 15 puntu gehienez
   - Produktu berriak garatzea: 15
   - Produktuak hobetzea: 10
   - Prozedurak hobetzea: 5
 

3- Eskaera egiten duen erakundearen tamaina: 20 puntu gehienez.
   - 25 langile baino gutxiagoko enpresa izatea: 20 puntu.
   - 224 langile edo gehiagoko enpresa izatea: 0 puntu.
Tarteko tamainako enpresetan, puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da, gehieneko puntuazioa 0,1 puntu jaitsiz langile bakoitzeko.
 

4 - Proiektatutako berrikuntza maila eta espero daitekeen inpaktua: 60 puntu gehienez
   - Proiektu berritzailea: 30 puntu gehienez.
   - Inpaktu handiko proiektua: 30 puntu gehienez.

Proiektuen berrikuntza maila zehazteko, kontuan izango dira proiektuen merkatu objektiboan lehiakide izan daitezkeenak zein lehendik hala direnak, eta merkatuaren tamaina.


Espero den eragina baloratuko da kontuan izanda erakundearentzako emaitzak eskuratzeko proiektuek duten gaitasuna, lor daitekeen merkatuaren tamaina eta erabiltzaile kopurua.
 

5- Genero ikuspegia: 20 puntu gehienez
Atal hau baloratzeko, kontuan hartuko dira emakumeek proiektuan eta enpresan duten presentzia eta parte-hartzea, eta baita ere entitate eskatzaileak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzerantz bideratutako jarduketen garapenean izan duen ibilbidea (hala nola, planak, ziurtapenak eta lanak, edota lana, familia eta bizitza pertsonala bateratzeko neurriak).
 

6- Zeharkako politiken kudeaketa proiektuan edo enpresan; euskara, herritarren partaidetza, giza eskubideak, aniztasuna eta ingurumena: 10 puntu gehienez.

   6.1- Zeharkako bi politiketan edo gehiagotan eragitea: 10 puntu.
   6.2- Zeharkako politika batean eragitea: 5 puntu.
 

7- Memorien kalitatea: 15 puntu gehienez,
Proiektuaren, helburuen, aukeren eta arriskuen, funtzionaltasunaren zehaztapen mailaren, erabilitako teknologien, kronogramen, proiektuaren faseen, merkaturatzearen eta abarren deskripzioan dagoen argitasunaren eta zehaztasunaren arabera.
 

8- Kalitatearen egiaztagiriak: 10 puntu gehiago eskuratuko dituzte egiaztagiri hauetako bat duten enpresek edo erakundeek aurkeztutako proiektuek:

   • Kalitate egiaztagiria softwarearen garapenean: CMMI-DEV v 1.2ko 2. maila edo altuagoa, ISO/IEC 15504 ITMark arauaren 2. maila edo altuagoa.

   • TI ISO/IEC 20000 zerbitzuetako kalitate kudeaketako egiaztagiriak.
   • ISO 27001 informazio segurtasunaren kudeaketa egiaztagiria.
 

9- Soluzio teknologiko libreak: gehienez 20 puntu.

Kontuan hartuko da teknologia irekiak erabiltzea, eta baloratuko da garatuko den softwarea erabat edo zati batean askatzeko aukeratutako software libreko lizentzia mota.
 

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaeran informazio hau sartu behar da:

a) Erakunde eskatzailearen aurkezpena edo memoria (gehienez 15 orrikoa), non zehaztu beharko dira langile kopurua, fakturazioa, eskumenak, katalogoko produktu nabarmenak, egiaztagiriak eta intereseko beste datu batzuk.

b) Garatu beharreko proiektuaren azalpen zehatza (gehienez 20 orrikoa), adieraziz aurrekontua kontzeptuka eta faseka, aurreikusten den kronograma, aurreikusten den inpaktua, erakundearentzako izaera berritzailearen zuriketa, merkatuaren, helburuen, aukeren eta arriskuen azalpena, funtzionaltasuna, azalpen teknikoa, merkaturatzea…

c) Aurrekontu zehaztua kalkulu-orri ereduari jarraikiz. Eredua eskaera egiteko aplikazioak eskeiniko dizu baina hemen ere eskura dezakezu: http://bit.ly/1MfyE12

d) Proiektuaren alderdi jakin batzuei buruzko online galdetegia, eskaeraren datu administratiboen online galdetegitik egin ahal izango dena. Jakin itzazu galderak erantzunak prestatu ahal izateko: http://bit.ly/1LPCXgh

e) Erakundearen tamaina ezagutzeko behar den informazioa: langile kopurua, negozio bolumena edo urteko balantze orokorra, eta, halakorik izanez gero, erakundeko partaidetza osaera eta erakundeak beste batzuetan duen partaidetza, PFEZren azken aitorpenaren arabera edo Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenaren arabera, zein dagokion; erakundearen bazkide diren pertsona edo erakunde kopurua, halakorik balego

f) Aitorpen erantzulea ezarritako ereduaren arabera (sakatu hemen eredua eskuratzeko: http://bit.ly/1AeBXSS ; eskaerak egiteko aplikazioan ere eskuragarri dago):
   1.- Egiaztatzeko ez dagokiola 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, onuradun izateko 12. artikuluan aipatutako debekuetako bat bera ere.

   2. Egiaztatzeko enpresa hornitzaileekin ez duela loturarik, baldin eta enpresa horiek parte hartuko badute proiektuaren garapenean.
   3. Egiaztatzeko ea beste laguntzarik eskatu edo lortu den proiektu bererako.
   4.- Egiaztatzeko ea dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan  beste «minimis» laguntzarik jaso den, frogatu behar baita “minimis» laguntza berriak ez duela 200.000 euroko muga gainditzen.
   5º.- Organo eskudunak berariaz baimentzeko egiazta dezaten enpresak betetzen dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baimen hori ematen badu, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu. 

g) Hala dagokionean, genero ikuspegiaren balorazioari buruzko atalean (6.5 oinarria) adierazi diren berdintasun jarduketen zurigarriak (ziurtagiriak, planak, eta abar).

h) Baleude, proiektuko edota enpresako zeharkako politiken inguruko ekintzen memoria; euskara,  herritarren partaidetza, giza eskubideak, aniztasuna eta ingurumena kudeatzeari buruzkoa (6.6 oinarria).

i) Hala dagokionean, proiektuko parte-hartzaileek izan ditzaketen kalitate egiaztagiriak, softwarearen garapenekoak, informazioaren teknologia zerbitzuetakoak, edo informazio segurtasunekoak (6.8 oinarria).

j) Programako 8.1 oinarriko a, b eta c puntuetan (gehienbat emakumeek osatutako enpresak, emakumeek zuzendutako enpresak edo enpresa “gazteak”) adierazten diren portzentaje osagarriak eskuratu ditzaketela egiaztatzen duten agiriak.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Laguntzak emateko prozedura

Diru laguntza hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak

Erakunde onuradunek 2015ko urriaren 30a baino lehen zuritu beharko dute agirien bidez proiektuak gauzatu izana.
Hala ere, proiektuaren hasiera justifikatu ondoren, diru laguntzaren % 100 aldez aurretik ordaintzeko eskaera egin dezakete, betiere, behar besteko abala aurkeztu ondoren 2015ko urriaren 30 baino lehen. Kasu horretan, proiektua gauzatu dela egiaztatzeko azken eguna 2016ko ekainaren 30a izango da.

Proiektua justifikatzeko orduan, beste dokumentazioaz gain, ekipo ondasunen hornikuntzetan edo aholkularitza nahiz laguntza teknikoko enpresen zerbitzuetan 18.000 eurotik gorako gastu subentzionagarriak egingo balira, hornitzaile desberdinei eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen duen agiria eskatuko da, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, salbu, diruz lagundutako gastuen ezaugarri bereziei begiratuz, merkatuan ondasuna hornitu edo zerbitzua emateko nahiko enpresa ez badago edota gastua diru laguntza eskatu aurretik egin bada.

Oinarri guztiak eta deialdia

Argitalpena: 2015eko martxoaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 41 zbk

Beste araudi aplikagarria

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jesus Maria Eizagirre
943113989
jeizagirre@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: