GipuzkoaAPPs Lehiaketa 2015
Eskaera epea:
Epez kanpo
. Urtea
:2015 |
Ekonomia Sustapena
GipuzkoAPPs 2015 lehiaketa
Gipuzkoan garatu diren gailu mugikorretarako aplikaziorik onenak saritzen ditugu
Hiru sari, 6.000 euro guztira, Gipuzkoako APP onenentzat
Informazioaren Gizartearen Zuzendaritzak Gipuzkoako IKTen esparruko enpresak eta ekintzaileak gailu mugikorretarako aplikazioen merkatuan sartzera gonbidatu nahi ditugu; horretarako, lehiaketa bat sustatu dugu, helburu hauek dituena:
Gipuzkoako informatikako teknologien sektorearen berrikuntzan laguntzea, mugikorrentzako APP aplikazioen merkatuan sar daitezen sustatuz.
Gipuzkoan garatutako mugikorrentzako aplikazioak ezagutzera ematea.
Gipuzkoako informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektorean talentu berria sartzea bultzatzea: gailu mugikorrentzako teknologietan adituak diren profesionalak
Aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 2tik irailaren 18ra arte (biak barne)
Nork har dezake parte?
Lehiaketak Gipuzkoako pertsona fisiko zein juridikoek egindako aplikazio hoberenak sarituko ditu.
Parte hartuko duten pertsona fisiko edo juridikoek egiaztatu beharko dute gipuzkoarrak direla eta adinez nagusiak direla. Taldeen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko baldintzak.
Ezingo dute parte hartu administrazio eta entitate publikoek (unibertsitatea salbuetsita), ezta horiek partaidetzaren gehiengoa duten enpresek ere.
Zer produktu aurkez daitezke?
Aplikazioak amaituta egon behar dute, eta ezin dute urtebete baino gehiago eraman merkatuan oinarriak argitaratzen direnetik. Lehiaketara aurkezteko unean, euskaraz gutxienez erabiltzeko moduan egongo dira. Ezin izango dira aurkeztu edizio honetara aurreko edizioetan parte hartu duten aplikazioak.
Parte hartzen duten pertsona eta entitateek bermatuko dute lehiaketan aurkeztutako aplikazioen garatzaileak direla.
Sariak
Lehiaketak hiru sari ezartzen ditu:
Lehenengo saria 3.000 €
Bigarrengo saria 2.000 €
Hirugarengo saria 1.000 €
Pertsona edo entitate berak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso deialdi honetan.
Epaimahaiak proposa dezake sari horietakoren bat eman gabe uztea.
Sarien gaineko zergak
Sarien zenbatekoari dagokion zerga atxikipena ezarriko zaio aplikagarri den zerga araudiaren arabera.
Hautagaien aurkezpena
Pertsona edo entitate bakoitzak aplikazio bat baino gehiago aurkez dezake baina banakako hautagai gisa.
Aurkeztu behar den dokumentazioa.
1. Proiektua aurkezten duten enpresa edo pertsonen identifikazio datu osoak, baita gipuzkoarrak izatea eta, hala balegokio, adinez nagusiak izatea egiaztatzen duten agiriak ere. Taldeen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko baldintzak.
Aurreko baldintzak ziurtatuko dira Identifikazio Fiskaleko Txartelaren bidez pertsona juridikoen kasuan; persona fisikoen kasuan berriz NAren kopiaren bitartez eta urte bete baino gehiagoko antzinatasuna egiaztatzen duen errolda ziurtagiriaren bitartez
2. Parte hartzeko formularioa, hemen eskuragarri dagoena, ondoko informazioarekin:
A) Proiektuaren izena (aplikazioaren izena)
B) Aplikazioaren deskribapen laburra.
C) Irtenbide informatikoa inplementatzeko behar den informazioa.
Aplikazioaren funtzionamendua.
Epaimahaiak aplikazioa probatzeko behar dituen jarraibideak
Aplikazioak jarraibide konplexuak instalatzea, osagarri gehigarriak edo antzerakoak deskargatzea edo ordainpeko instalakuntza behar izanez gero, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko langileekin adostuta, lehiakideden enpresak edo pertsonak erraztuko du aplikazioen instalazioa, Epaimahaiak erabil dezan.
3. Proiektuaren memoria. Ez du 5 orri baino gehiago izango, eta bertan deskribatuko da aplikazioaren negozio eredua, izan dezakeen eragin soziala, baliagarritasuna eta dakarren berrikuntza.
4. Eskaeran beharrezkoa da bideo bat sartzea «demo» gisa, aplikazioaren funtzionaltasuna ikusteko. Bideoa ez da 2 minutu baino luzeagoa izango. Eskaera orrian bideoaren URL helbidea adieraziko da.
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
Aurkezteko epea
2015eko apirilaren 2tik irailaren 18ra arte (biak barne)
Balorazio irizpideak
Epaimahaiko kideek proiektuak baloratuko dituzte ondorengo irizpideei jarraituz:
Baliagarritasuna (benetako behar bati erantzutea), erabiltzailearen esperientzia, funtzionalitate maila eta diseinua
Dakarren berrikuntza
Negozio eredua
Izan dezakeen eragin soziala
"Smart Cities" eta "Industria 4.0" proiektutan aplikagarri izatea
Jokoak
Epaimahaia
Epaimahaiaren osaketa jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Proiektuen analisia eta epaimahaiaren emaitza
Sariak emateko ekitaldi publiko bat antolatuko da.
Epaimahaiko kideek proiektuak aztertu eta sarituak proposatuko dituzte.
Egokitzat ematen badu, epaimahaiak finalistatzat eman dituen pertsonei edo entitateei proiektuak aurkezteko eta epaimahaiaren galderak erantzuteko aukera emango die, epaimahaiak lanen azkeneko azterketa egin ahal izan dezan.
Epaimahaiak kideen gehiengo soilaz hartuko ditu erabakiak; berdinketa gertatuz gero, epaimahaiko lehendakaritzak erabakiko du.
Epaimahaiaren emaitza loteslea da.
Oinarriak eta deialdia
Oinarri arautzaileak: 2015eko apirilaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 61 zbk
Beste araudi aplikagarria