Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Smart Gipuzkoa 2013

Smart Gipuzkoa 2013

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2013 | Ekonomia Sustapena

Diru laguntzak, guztizko kopurua: 250.000 €

"SMART GIPUZKOA: LURRALDE ADIMENTSUA" jarduera ekonomikoa suspertzeko programa

Enpresentzako eta I+G zentroentzako laguntzak, ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea dute helburu “smart” teknologien inguruan, enpresa gipuzkoarren aldetik. Smart teknologiatzat jotzen dira, IKTen erabilera intentsiboaz baliatuz, lurralde esparru jakin batzuk kudeatzeko soluzio eraginkorrak planteatzen dituztenak: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza…

Laguntzak: kostuen %35 (enpresako eta urteko kopuru gehienez: 40.000 €). Proiektu bakar bat lagunduko da erakundeko eta urteko.

Eskaerak baloratzeko irizpideak:

1- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 20 puntu gehienez
2.- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu gehienez
3.- Egin beharreko ahalegin finantzarioa: 10 puntu gehienez
4.- Proiektuaren berrikuntza maila: 30 puntu gehienez
5- Memorien kalitatea: 20 puntu gehienez

Eskaera aurkeztu beharreko epea:

2013ko irailaren 10ra arte  Eskubiko sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere.

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Behar duzuna:

Informazio Gizartearen Webgunean  daukazu ezagutu behar duzun informazio guztia: programaren laburpena eta aldez aurretik beharko dituzun agiriak zure eskaera telematikoa egiteko.

Programa honen araudia:

2013ko deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratu dira GIPUZKOAKO A.O.—2013ko uztailaren 23a

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Izaskun Nosellas
943113190
inosellas@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: