Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Smart Gipuzkoa 2014

Smart Gipuzkoa 2014

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2014 | Ekonomia Sustapena

Diru laguntzak, guztizko kopurua: 250.000 €

"SMART GIPUZKOA: LURRALDE ADIMENTSUA" jarduera ekonomikoa suspertzeko programa

Enpresentzako, irabazi asmorik gabeko erakundeentzako eta I+G zentroentzako laguntzak, ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea dute helburu “smart” teknologien inguruan, enpresa gipuzkoarren aldetik. Smart teknologiatzat jotzen dira, IKTen erabilera intentsiboaz baliatuz, lurralde esparru jakin batzuk kudeatzeko soluzio eraginkorrak planteatzen dituztenak: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza…Proiektuak Gipuzkoan landu behar dira, eta eginkizun hauek izango dituzte: pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea; enpresen lehiakortasun baldintzak hobetzea; administrazioaren efizientzia hobetzea; eta, modu eraginkor batean, ingurumen iraunkortasunaren alde egitea.

Laguntzak: kostuen %35 (enpresako eta urteko kopuru gehienez: 40.000 €).

Eskaerak baloratzeko irizpideak:

1- Proiektuari Smart izaera ematen dioten ezaugarriak: 30 puntu gehienez
2- Proiektuaren berrikuntza maila: 20 puntu gehienez
3- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu gehienez
4- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 20 puntu gehienez
5- Egin beharreko ahalegin finantzarioa: 10 puntu gehienez
6- Memorien kalitatea: 20 puntu gehienez

Eskaera aurkeztu beharreko epea:

2014ko maiatzaren 15era arte  Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere.

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Behar duzuna:

Informazio Gizartearen Webgunean  daukazu ezagutu behar duzun informazio guztia: programaren laburpena eta aldez aurretik beharko dituzun agiriak zure eskaera telematikoa egiteko.

Programa honen araudia:

Oinarri arautzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 72 zbk, 2014/4/15 , 11. orrian

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Izaskun Nosellas
943113190
inosellas@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: