Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Smart Lab Gipuzkoa

Smart Lab Gipuzkoa

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2014 | Ekonomia Sustapena

Diru laguntzak, guztizko kopurua: 500.000 €

"SMART-LAB GIPUZKOA" jarduera ekonomikoa suspertzeko programa

Diru laguntzen xedea da Smart teknologiekin zerikusia duten Livin Lab proiektuen garapena eta ezarpena sustatzea Gipuzkoan.  Helburua da teknologia horien ezarpen pilotuak egitea eta horien erabilera sistematikoki aztertzea, berrikuntzako ekosistema ireki batean, testuinguru errealetan eta egunerokoetan, ezarpen horien eta horrekin lotuta dagoen negozio ereduaren balioztapen teknikoa egiteko.
Proiektuak Gipuzkoan landu behar dira, eta eginkizun hauek izango dituzte: pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea; enpresen lehiakortasun baldintzak hobetzea; administrazioaren efizientzia hobetzea; eta, modu eraginkor batean, ingurumen iraunkortasunaren alde egitea.

Laguntzen zenbatekoa

Kostuen %25 eta %60, entitate onuradunaren tamainaren eta kolaborazio-proiektuaren ezaugarrien arabera. Gehienez, 200.000€ proiektu bakoitzeko.

Eskaerak baloratzeko irizpideak

1.- Proiektuari Smart izaera ematen dioten ezaugarriak: 30 puntu arte
2.- Proiektuaren berrikuntza maila: 20 puntu gehienez
3.- Proiektuak izan dezakeen eragina: 20 puntu gehienez
4.- Proiektuan sartuta dauden entitateen profila: 20 puntu gehienez
5.- Egin beharreko ahalegin finantzarioa: 10 puntu gehienez
6.- Software librea: 10 puntu gehienez
7.- Memorien kalitatea: 20 puntu gehienez

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabete bat izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita: 2014ko ekainaren 11tik uztailaren 10era arte
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.
Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere.

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Behar duzuna

Informazio Gizartearen Webgunean daukazu ezagutu behar duzun informazio guztia: programaren laburpena eta aldez aurretik beharko dituzun agiriak zure eskaera telematikoa egiteko

Programa honen araudia

Oinarri arautzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 108 zbk, 2014/06/10, 33. orrian

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Izaskun Nosellas
943113190
inosellas@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: