Smart Gipuzkoa 2015
Eskaera epea:
Epez kanpo
. Urtea
:2015 |
Ekonomia Sustapena
Diru laguntzak, guztizko kopurua: 500.000 €
"SMART GIPUZKOA: LURRALDE ADIMENTSUA" jarduera ekonomikoa suspertzeko programa
Enpresentzako, irabazi asmorik gabeko erakundeentzako eta I+G zentroentzako laguntzak, ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea dute helburu, hain zuzen ere ikerkuntza industrial atalean eta “smart” teknologien inguruan, enpresa gipuzkoarren aldetik. Smart teknologiatzat jotzen dira, IKTen erabilera intentsiboaz baliatuz, lurralde esparru jakin batzuk kudeatzeko soluzio eraginkorrak planteatzen dituztenak: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza…Proiektuak Gipuzkoan landu behar dira, eta eginkizun hauek izango dituzte: pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea; enpresen lehiakortasun baldintzak hobetzea; administrazioaren efizientzia hobetzea; eta, modu eraginkor batean, ingurumen iraunkortasunaren alde egitea.
Laguntzak: kostuen %35 (enpresako eta urteko kopuru gehienez: 40.000 €).
Eskaera aurkeztu beharreko epea:
2015eko martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte (egun hoiek barne)
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.
Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere.
Aurkeztu behar den dokumentazioa
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
Eskaerak baloratzeko irizpideak:
1- Proiektuari Smart izaera ematen dioten ezaugarriak: 20 puntu gehienez
2- Proiektuaren berrikuntza teknologikoko maila: 20 puntu gehienez
3- Proiektuaren bultzada-gaitasuna eta inpaktu sozioekonomikoa: 20 puntu gehienez
4- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 10 puntu gehienez
5- Egin beharreko ahalegin finantzarioa: 10 puntu gehienez
6- Genero perspektiba: 20 puntu gehienez
7- Teknologikoko soluzio libreak: 20 puntu gehienez
8- Memorien kalitatea: 10 puntu gehienez
Behar duzuna:
Informazio Gizartearen Webgunean daukazu ezagutu behar duzun informazio guztia: programaren laburpena eta aldez aurretik beharko dituzun agiriak zure eskaera telematikoa egiteko.
Programa honen araudia:
Oinarri arautzaileak GIPUZKOA A.O.-- 2015eko martxoaren 3a