Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > GipuzkoaIKT: Udalak 2015

GipuzkoaIKT: Udalak 2015

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2015 | Ekonomia Sustapena

Udalentzako laguntzak, guztizko kopurua: 390.268 €

Programa honetako diru laguntzen helburua da bultzatzea Gipuzkoako udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena. Gipuzkoako Foru Aldundiak % 50ean finantzatzen du; eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) beste %50ean.

Bete behar diren epeak:

- LAGUNTZA ESKATZEKO: 2015/05/28tik 2015/07/07ra arte (proiektuak noiztik: 2015/01/01tik hasita)
- ORDAINKETA ESKATZEKO (2 alditan): % 50a 2015/10/30ra arte; eta beste %50a 2016/06/30ra arte

Nork eskatu dezake diru laguntza hau:

Gipuzkoako Udalak eta Eskualde garapeneko agentziak edo mankomunitateak.
Bakarka edo beste batzuekin elkartuta (beti ere, proiektu bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztuz).

Diruz lagunduko diren jarduerak

A) Aplikazioak gailu mugikorretarako
B) Smart Gipuzkoa: lurralde adimenduna
C) Soluzio teknologiko libreak
D) Udal gardentasuna

Diru laguntzen portzentajeak eta kopuruak:

— 2.500 biztanle baino gutxiago: inbertsioaren % 75.
— 2.501 eta 10.000 biztanle artekoak: inbertsioaren % 70.
— 10.001 eta 20.000 biztanle artekoak: inbertsiaren % 60.
— 20.001 eta 50.000 biztanle artekoak: inbertsioaren % 50.
— 50.000 biztanle baino gehiago: inbertsioaren 30%.
— Lankidetza proiektuak, puntuaziorik altuena: %100 (IKT Batzorde Betearazlearen oniritziarekin).
— Gainerako lankidetza proiektuak: proiektuan sartutako udalerrien bataz besteko tamainaren araberako %a.

Gardentasuneko proiektuak, 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, gehienez 1.000 €
Banako proiektuak, gehienez entitate bakoitzeko: urteko 25.000 €
Lankidetza proiektuak, proiektuan sartutako udalerrien bataz bezteko tamainaren arabera, gehienez 40.000 €

Behar duzun informazio guztia:

Sartu prestatu dugun Webgunean eta eskuratu diru laguntza honen informazioa: programaren laburpena, araudia, eskaera nola egin, ohiko galderak, entitate onuradunak, memoriak, aurreneko deialdiak,...

Eta edozein zalatza argitzeko, jarri harremanetan:

Izaskun Nosellas inosellas@gipuzkoa.eus  943113190
Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Sustapenerako Zerbitzua

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Izaskun Nosellas
943113190
inosellas@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: