Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Gipuzkoa Industria 4.0: Diagnostiko teknologikoak

Gipuzkoa Industria 4.0: Diagnostiko teknologikoak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2016 | Ekonomia Sustapena

Enpresentzako diru laguntzak, guztira: 250.000 €

Ekonomia Suspertzen laguntzeko “Gipuzkoa Industria 4.0: Diagnostiko teknologikoak” programa.

Diru laguntzaren xedea

Enpresaren lehiakortasuna hobetzeko estrategia teknologiko bat definitzeko laguntza teknikoaren kostuak, betiere Fabrikazio Aurreratuaren eta Industria 4.0ren euskal estrategiarekin bat etorriz.
Lan horien barruan sartzen dira, batetik, aurreekoizpen, ekoizpen eta ekoizpen ondoko faseak aztertzea, eta, bestetik, eskaintzen den produktuari, prozesuari eta/edo zerbitzuari dagokion lehiakortasuna diagnostikatzea. Lan horien azken xedea Ekintza Plan bat zehaztea izango da.

Eskaera aurkezteko epea

Hilabete bat: ekainaren 8tik uztailaren 8ra.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.
Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere.

Proiektuen hasiera data

Proiektua ezin da izan laguntza eskaera egin aurretik hasitakoa.

Entitate onuraduna

Enpresa Txikia: 50 pertsona baino gutxiagori lana ematen dion enpresa, baldin eta haren urteko negozio edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa bada.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Kanpoko aholkulariek emandako aholkularitza zerbitzuen kostuak.

Zerbitzu horiek ez dira iraunkorrak edo aldian behingoak izango, eta ez dute loturarik izango enpresaren ustiapen gastu arruntekin, esaterako, zerga aholkularitzako ohiko zerbitzuekin, aldian behingo zerbitzu juridikoekin edo publizitateari loturikoekin.

Kanpoko aholkulari horiek frogatu beharko dute horretarako kualifikazio teknikoa dutela, merkatuan gutxienez hiru urteko esperientzia dutela, eta analisiak egiteko metodologia jakin bat darabiltela 

Aurkeztu behar diren agiriak (jarri gabe)

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Portzentajeak eta gehieneko diru laguntza

— Kostuaren % 50.
— Gehieneko zenbatekoa: 5.000 euro

Laguntzak emateko prozedura

Elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

1. Eskaera egiten duen erakundearen profila: 40 puntu arte
2. Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte
3. Beste batzuk: 20 puntu arte

Programa honen araudia

Oinarri arautzaileak eta deialdia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2016ko ekainaren 7a).

Edozein zalantza argitzeko

— Izaskun Nosellas  inosellas@gipuzkoa.eus   943 113 190
— Jesus Mª Eizagirre  jeizagirre@gipuzkoa.eus   943 113 989
Eta Berrikuntzako Zuzendaritza Webgunean

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Izaskun Nosellas Aramendi
943 113 190
inosellas@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: