Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Gipuzkoa Industria 4.0: Ekipamendu Aurreratua Eskuratzea

Gipuzkoa Industria 4.0: Ekipamendu Aurreratua Eskuratzea

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2016 | Ekonomia Sustapena

Enpresentzako diru laguntzak, guztira: 1.300.000 €

Ekonomia Suspertzen laguntzeko “Gipuzkoa Industria 4.0: Ekipamendu Aurreratua Eskuratzea” programa.

Diru laguntza hauen xedea da ekipamendu aurreratu berria eskuratzen laguntzea, lehendik dagoen establezimendu bat handitzeko, produktu berriak gehituz haren produkzioa dibertsifikatzeko edota produkzio prozesu orokorrean funtsezko aldaketak egiteko. Ekipamenduan egingo den inbertsioak funtsezko aldaketa eragin behar du lehendik dagoen establezimendu baten produkzio prozesu orokorrean edo kudeaketan, Fabrikazio Aurreratuarekin eta 4.0 Industriarekin lotutako teknologiak baliatuz.

Halakotzat hartuko dira berariaz xede hauetara bideratutakoak:
1. Fabrikazio eko-efizientea eta lehiakorra
2. Material berriak eta egitura konplexuak
3. Produkzio bitarteko adimendun eta seguruak
4. Sistema ziber-fisikoak, fabrikazio adimenduna, lankidetzakoa eta banatua bilatzeko
5. Negozio eredu berriak eta balio erants handiko zerbitzuak

Eskaera aurkezteko epea

2016ko maiatzaren 13tik ekainaren 13ra arte, biak barne

Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere

Proiektuen hasiera data

Aurkezten diren proiektuak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoak izan behar dira.

Entitate onuradunak

Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten ETE eta ondasun erkidego gipuzkoarrak.
Langile kopurua: gutxienez 10 pertsona lanaldi osoz (6 pertsona OTEBen kasuan)
OTEB= EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentro baten babespean dauden ETEak, laguntzak emateko unean 2 urte baino gehiago eta 5 baino gutxiago badituzte.
«minimis»ari lotutako programa: entitate onuradunak ezingo du dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «minimis» laguntzak ere aintzat hartuta, ez gainditzea 200.000 euroko muga gainditu.
Bateragarritasun-eza beste diru laguntzekin: Diru laguntza hauekin ez dira izango bateragarriak xede berarekin jaso daitezkeen beste laguntzak beste diru laguntzekin.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

— ekipamendu aurreratu berrian egindako inbertsio gastuak
Errentamendu finantzarioko kontratuaren gastuak
diruz lagundu ahal izateko, enpresa onuradunak konpromiso bat aurkeztu behar du, adieraziz erosteko aukera baliatuko duela, eragiketa egin duen finantza erakundearen aurrean.

Proiektuek gutxienez 20.000 euro izango dituzte diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan.

Aurkeztu behar diren araudiak

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Laguntzen portzentajeak eta gehieneko zenbatekoa

— Inbertsioaren % 20 enpresa ertaina baldin bada.
— Inbertsioaren % 25 enpresa txikia baldin bada.
— Proiektu eta deialdi bakoitzeko gehieneko diru laguntza: 60.000 euro

Laguntzak emateko prozedura

Elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

1. Eskaera egiten duen erakundearen profila: 50 puntu arte
2. Proiektuaren ezaugarriak: 20 puntu arte
3. Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte
4. Beste batzuk: 10 puntu arte

Programa honen araudia

Oinarri arautzaileak eta deialdia, 2016ko maiatzaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Edozein zalantza argitzeko

— Izaskun Nosellas  inosellas@gipuzkoa.eus   943 113 190
— Jesus Mª Eizagirre  jeizagirre@gipuzkoa.eus   943 113 989

Eta Berrikuntzako Zuzendaritza Webgunean

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Izaskun Nosellas
943 113 190
inosellas@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: