Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Produktuaren berrikuntza

Produktuaren berrikuntza

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2016 | Ekonomia Sustapena

Enpresentzako diru laguntzak, guztira: 700.000 €

Ekonomia Suspertzen laguntzeko “Produktuaren berrikuntza” programa.

Diru laguntzak produktu berrien merkaturatzea azkartzeko, horretarako hainbat alderdi babestuz: teknologiak eta produktuak eraldatzen laguntzea, merkaturatu aurreko prototipo fasea, edo merkatuaren beharretara egokitzen den industriara bideratzeko moduko produktua izatea.

Eskaera aurkezteko epea

Uztailaren 15ean hasi da eta 2016ko irailaren 15ean amaituko da

Enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.

Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.
Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere.

Proiektuaren hasiera data

Aurkezten diren proiektuak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoak izan behar dira.

Entitate onuradunak

Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten enpresa eta ondasun erkidego gipuzkoarrak.

Proiektuen baldintzak diruz laguntzeko

Proiektuak gutxienez 10.000 euro izango ditu diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan, gutxieneko zenbateko hori 5.000 euro izango da.

Merkaturatze aurreko fasean dauden produktuak, modurik hoberenean merkaturatzeko oraindik garatzeko edota egokitzeko beharra dutenak, industriaratzeko proiektuak. Baldintza hautakoren bat bete beharko dute:
- I+G+b jarduerak, produktu berria garatzen bukatzeko: industria diseinua, produktuaren ingeniaritza, prototipoa balioztatzea eta berriz diseinatzea…
- I+G+b jarduerak, produktu berria industriaratzeko: industriaratze azterketa; ekoizpen bide berrien garapena; material, molde edo tresna berrien azterketa…
- I+G+b jarduerak, produktu berria merkaturatzeko: patentagarritasuna, balioztatzea eta homologazioa, jabetza industriala eta patentea…

Diru laguntzaren xede diren produktuek berritzaileak izan beharko dute, eta hori ziurtatzeko, aurreko faseetan produktua garatzeko babes publiko esanguratsua jaso dela egiaztatu beharko da.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak: barruko langileria eta azpikontratazioak (4. oinarrian zehazten direnak)

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Laguntzen portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak

• ZTBES zentroak azpikontratatzeko gastuak: % 60 arte
• Aholkularitza eta zerbitzu gastuak: % 40 arte.
• Jabetza industrialari eta patenteei lotutako gastuak: % 40 arte
• Molde, material eta bestelakoen gastuak: diru laguntzaren % 20 arte
• Langileen gastuak: diru laguntzaren % 20 arte

Enpresa txikien kasuan, ehuneko hauek % 10 handiagoak izango dira.
Orotara, barneko langileen eta materialen gastuek ezingo dute diruz laguntzekoa den inbertsioaren % 50 gainditu.

Gehienezko diru laguntza, aurkezttutako proiektuaren tipologiaren arabera, honako hau izango da:
 Produktu berria garatzen bukatzeko I+G+b jarduerak: 50.000 €
 Produktu berria industriaratzeko I+G+b jarduerak: 50.000 €
 Produktu berria merkaturatzeko I+G+b jarduerak: 20.000 €

— Diru laguntzaren guztizkoak enpresako: 50.000 €

Laguntzak emateko prozedura

Elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

1. Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte
2. Proiektuaren ezaugarriak: 30 puntu arte
3. Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 30 puntu arte
4. Beste batzuk: 10 puntu arte

Programa honen araudia

Oinarri arautzaileak eta deialdia: GAO 134 zk, 2016ko uztailaren 15a (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean)

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

— Izaskun Nosellas  inosellas@gipuzkoa.eus   943 113 190
— Jesus Mª Eizagirre  jeizagirre@gipuzkoa.eus   943 113 989

Informazio gehiago Berrikuntzako Zuzendaritza Webgunean

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Izaskun Nosellas
943 113 190
inosellas@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: