Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea: Bonu Teknologikoak
Eskaera epea:
Epez kanpo
. Urtea
:2017 |
Ekonomia Sustapena
Enpresentzako diru laguntzak, guztira: 400.000 €
Diru laguntzak Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza sustatzeko,. Fabrikazio Aurreratuko eta Industriako 4.0 eredua txertatu dezaten, eta beren posizionamendu teknologikoa hobetu dezaten, “bonu teknologikoak” emanez. Bono hauek, Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sareko hezkuntzako zentroek eta zentro teknologikoek emandako zerbitzuen kontratazioko gastuak partzialki finantzatzea ahalbidetuko dituzte Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei.
Portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak
Diru laguntzaren zenbatekoa kostu hautagarrien % 80 izatera irits daiteke, enpresa txikia bada, eta, % 70, enpresa ertaina bada, 8.000,00 euro gainditu ezin delarik.
Eskaera bakar bat lagunduko da diruz, enpresako eta urteko.
Entitate onuradunak
Laguntzen onuradun izango dira Gipuzkoan zerga egoitza edo establezimendu iraunkorra daukaten enpresa txiki eta ertainak.
Diru laguntzaren jarduerak
Gipuzkoako 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarean sartuta dauden zentroak eta “bonu teknologikoa” aplikatu behar zaien teknologiak honako hauek dira:
• Data Analytics for Manufacturing (Tecnalia)
Analitika aurreratua fidagarritasuna areagotzeko, produktibitatea areagotzeko eta makinen zein prozesuen zehaztasuna areagotzeko aplikazioetan zentratuko da.
• Fabrikazio Gehigarria (IMH -TKgune)
Fabrikazio gehigarriak prototipoen eta behin betiko piezen fabrikazioa antolatzeko modua eraldatu du; izan ere, gehitze bidezko teknikak orain arte pentsaezinak ziren forma eta egiturak sortzeko aukera ematen du, material kenketan oinarritutako prozesu tradizionaletan.
• Laser Teknologia (IK4 - IK4 Lortek - IK4 Tekniker)
Laser bidezko teknologia finkatzen ari da prozesu industrialetan. Produktibitate hobea, malgutasun handiagoa, automatizatzeko erraztasuna, akaberen kalitatea eta errepikatzeko nahiz produzitzeko ahalmen handia ekarri ditu. Beraz, prozesuaren unean uneko kontrola ahalbidetzen du.
• Robotika Malgua eta Visual Computing (Tecnalia – Vicomtech-IK4)
Robotika Malgua eta Visual Computing teknologiek malgutasun maila handitzen dute fabrikazio-prozesuetan zehar. Osotasunean, fabrikazio malguko inguruetan txerta daitezke, elkarlaneko inguruak eta irudia erabilita komunikatzeko mekanismo natural gisa.
Diru laguntza eskatzeko interesa duten enpresa txiki eta ertainak, aldez aurretik, euskarri zentroek programatutako bisitetakoren batera joan daitezke, non erakutsiko baitiete 4.0. Industriaren ahalmena, gero beren ekoizpen sistemetan aplikatu ahal izan dezaten.
Bisitaldien informazio guztia web orrialde honetan aurkitzen da: www.gipuzkoa.eus/industria4-0
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
Euskarri zentroek erakutsitako teknologien inguruan eta zientzia, teknologia edo berrikuntza ezagutzaren transferentzia dakarten teknologien inguruan zentro horiek eman behar dituzten probei edo zerbitzuei lotutako gastuak.
Aurkeztu behar diren agiriak
— Erakundearen identifikazio-datuak, enpresa kategoria (tamaina) eta eskatzen diren zerbitzuak jasoko dituen galdetegi laburra.
— Euskarri Zentrora egindako bisitaldiaren ziurtagiria, hala badagokio.
— Eskatutako zerbitzuen eskaintza, exekuzio epea zehaztuko duena.
— Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela erakusten duten ziurtagiriak edo laguntzak kudeatzen dituen Departamentuari aipatutako datuak organo eskudunetatik eskuratzeko baimena.
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
Eskaerak aurkezteko epea
2017ko apirilaren 28tik azaroaren 15era arte, biak barne.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.
Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere
Araudi aplikagarria
Oinarri arautzaileak eta deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 80 zbk 2017ko apirilaren 27koa
Diru laguntza hauekin ez dira izango bateragarriak xede berarekin jaso daitezkeen beste edozein diru laguntza, sarrera edo baliabide.
Ebazteko prozedura
Eskaerak ebazterakoan, kontuan hartuko da eskaeren jasotze hurrenkera, eta horren arabera banatuko dira funtsak, eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte.
Edozein zalantza argitzeko
- Izaskun Nosellas inosellas@gipuzkoa.eus 943 113 190
- Jesus Mª Eizagirre jeizagirre@gipuzkoa.eus 943 113 989