Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena (I+G+b)

Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena (I+G+b)

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Ekonomia Sustapena

Enpresentzako diru laguntzak, guztira: 900.000 €

Ekonomia Suspertzen laguntzeko “Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena” programa.

Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, diru laguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.

Eskaera aurkezteko epea:

2017ko martxoaren 4tik apirilaren 18ra arte, biak barne.

(Enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko. Proiektu bat baino gehiago aurkezten baditu, lehenik aurkeztutakoa bakarrik hartuko da kontuan)

Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Erakundearen ardura izango da berak emandako posta elektronikoen helbideen funtzionamendu egokia; izan ere, eskaerari buruzko komunikazioa posta elektronikoz egingo da batez ere

Entitate onuradunak

- Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten enpresa eta ondasun erkidego gipuzkoarrak.

- Langile kopurua: gutxienez 10 pertsona lanaldi osoz, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan izan ezik.

Diruz lagundu daitezke

Hauekin lotutako produktu edo zerbitzuen garapena:
- Negozio kudeaketa eta kontrola, eta negozio eredu berriak (serbitizazioa,...)
- Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola
- Bitarteko produktiboen garapena, Industria 4.0 produktuetarako
- Industria 4.0 produktuak.
- Konektagarritasuna eta mugikortasuna
- Zibersegurtasuna
- Big Data
- Konputazioa eta lainoa
- Errealitate handitua eta errealitate birtuala
- Robotika aurreratua
- Low-end eta embedded sistema eta sentsore adimendunak
- Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua
- Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa
- Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak

Gastu lagungarriak: barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak

Proiektuak gutxienez 30.000 euro izango ditu diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan, gutxieneko zenbateko hori 15.000 euro izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Laguntzen portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak

- Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
- Enpresa ertaina bada % 35
- Enpresa txikia bada % 45

Gehieneko zenbatekoa: 75.000 €.

Hautapen prozedura bakarra

Eskaerak irizpide orokor hauei jarraikiz baloratuko dira:
- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte
- Proiektuaren ezaugarriak: 30 puntu arte
- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 30 puntu arte
- Beste batzuk: 10 puntu arte

Diru laguntzak zuritu eta ordaintzea

Onartutako diru laguntza bi zatitan ordainduko da:
— Entitate onuradunek hilabeteko epea izango dute laguntzaren lehengo zatia ordaintzea eskatzeko, diru laguntzaridagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finantzazio gisa.
— Bigarren zatia ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2018ko irailaren 30a baino lehen.
Hala ere, proiektua amaitu aurretik, entitate onuradunek laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete diru laguntzari dagozkion jarduketak gauzatu ahal izateko finantzazio gisa; horretarako, banku abala aurkeztu beharko da, aurreratutako diru laguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutze interesei dagokiena.

Programa honen araudia

2017an aldatutako oinarri arautzaileak (2. eta 9.) eta 2017 deialdia

Oinarri arautzaileak, 2016ko maiatzaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

 

Edozein zalantza argitzeko

- Jesus Mª Eizagirre jeizagirre@gipuzkoa.eus  943 113 989
- Izaskun Nosellas   inosellas@gipuzkoa.eus  943 113 190

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jesus Mª Eizagirre
943 113 989
jeizagirre@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: