Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > C10 - Kirol instalazioetan obrak egiteko dirulaguntzak

C10 - Kirol instalazioetan obrak egiteko dirulaguntzak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2021 | Kirolak

Xedea

C10 azpilerroan (kirol instalazioetan obrak egiteko dirulaguntzak) egin beharreko jarduketak finantzatzea. 

Laguntzen zenbatekoa

Gehieneko zenbatekoa 1.199.888,00 eurokoa izango da, aurrekontu partida hauen kargura:

1. lerroa: 545.000,00 €

2. lerroa: 350.000,00 €

3. lerroa: 304.888,00 €

Entitate onuradunak

Gipuzkoako toki erakundeak (udalak, udal erakunde autonomoak, tokiko sozietate publikoak, beste sozietate batzuk, baldin eta haien kapitalaren % 50etik gorako partaidetza badute toki erakundeek). Gainera, egoitza soziala Gipuzkoan duten futbol klubak ere izan ahalko dira onuradun.

Betebeharrak

Oinarrietan adierazitakoak

Eskaerak aurkezteko epea

10 egun natural

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

- Aurreproiektua, oinarrizko proiektua edo egikaritze-proiektua, proiektatutako instalazioari edo instalazioei dagokienez teknika-, kirol-, hirigintza-, aurrekontu- edo bestelako inguruabar nagusiak jasotzen dituena.

- Laguntza hauek eskatzen diren kirol-ekipamenduen arloan 2021ean gauzatutako jarduketei buruzko inprimakia beteta.

- Obra-ziurtagiriak eta/edo dagozkien fakturak, baita obraren azken ziurtagiria edo likidazioa ere, obra amaituta dagoen kasuetan.

- Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita. Era berean, diruz lagundutako jarduera finantzatzeko beste diru-sarrerarik edo diru-laguntzarik jaso ez bada, hori ere adierazi beharko da.

- Justifikazio-memoria, egindako jarduerak eta emakumeen eta gizonen berdintasunean duten eragina jasoko dituena, kirola egiteari dagokionez.

 

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Ebazpen epea

Deialdiaren urteko abenduaren 31 baino lehen izango da

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA - Gipuzkoa plaza, z.g. 20004 Donostia

Harremanetarako telefono eta emailak:

Pili Zabala: 943 112494 - kirolak@gipuzkoa.eus

Leire Rojas: 943 112438 - lrojas@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

C10 azpilerroaren oinarri arautzaile espezifikoak eta 2021eko deialdia, Diputatuen Kontseiluak 2021eko azaroaren 30ean egindako batzarraldian onartutakoak (GAO 2021-12-03; 232. zenbakia).

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Pili Zabala
943112494
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: