Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > FISKALITATEA BERRITZEKO IDEIAK 2018

FISKALITATEA BERRITZEKO IDEIAK 2018

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2018 | Ogasuna

Xedea

"Fiskalitatea berritzeko ideiak" saria. Sariketaren helburua ideiak, sormema eta talentua bultzatzea, zerga obligazioak borondatez betetzeari eta zerga iruzurrari aurre egiteari begira.

Onuradunak

Gipuzkoan helbideratutako edozein pertsona fisikoa.

Sariak

1. saria:
• 1.500 € (diruzko saria).
• Ordenagailu eramangarri bat.
2. saria:
• 750 € (diruzko saria).
• Telefono adimendun bat.
Era berean, ekimenaren beharren arabera, berrikuntza, enpresa kudeaketa eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berrien (IKT) inguruko prestakuntza eskuratu ahal izango dute.
Horrez gain, Bic Gipuzkoaren aholkularitza izango dute haien ideiak azkartze aldera, aurretik sarituek onartuta, baldin eta ideia horiek berrikuntzaren aldeko prestakuntza programa eta ekintzen bidez bultzatu edo garatu badaitezke.

 

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Aurkeztu behar den dokumentazioa

a) “Internet bidezko eskaera” estekaren bidez egin behar den eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
- Gipuzkoan erroldatuta egotearen ziurtagiria.
- 1. gehigarria: eskaeraren eredua.
- 2. gehigarria: laburpen (gehienez 2 orri) eta memoriaren (gehienez 20 orri) eredua.


b) Sarituek aurkeztu behar duten dokumentazioa:
-Zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzakoen inguruan ziurtagiri egiaztatzailea, salbu adierazpenean bertan berariaz baimena eman badute ziurtagiriak egin behar dituzten entitateek ziurtagirietan agertu beharreko datuak zuzenean Ogasun eta Finantza Departamentuko Idazkaritza Teknikoari lagatzeko.

Lotura

- Oinarriak.
- 1. gehigarria: eskaeraren eredua.
- 2. gehigarria: laburpen (gehienez 2 orri) eta memoriaren (gehienez 20 orri) eredua.
 

Eskaerak aurkezteko modua

Proiektu bakoitzeko ideia bat aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez, lotura honetan: “Internet bidezko eskaera”

Gako operatiboa, B@kq edo ziurtagiri elektronikoa erabili beharra dago

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko urriaren 15ean bukatuko da.

Araudi aplikagarria

"Fiskalitatea berritzeko ideiak" sariaren oinarri arautzaileak.

Informazio osagarria

Espedientea organo kudeatzailea: Ogasun eta Finantza departamentuko Herritarren Arretarako Zerbitzua
Telefonoa: 902 100 040
Helbide elektronikoa: herritarrenarreta@gipuzkoa.eus

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ogasuna


902100040
herritarrenarreta@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: