B.3 eranskina - Gipuzkoako arraunketako kirol klubak
Eskaera epea:
Epez kanpo
. Urtea
:2017 |
Kirolak
Xedea
Gipuzkoako arraunketa modalitateko kirol klubentzako diru laguntzak ematea, 2017ko traineru lehiaketa hauetan parte har dezaten:
- Traineruen TKE liga
- TKEk emakumezkoen kategoriako taldeentzat antolatutako lehiaketa
- KAE-1 eta KAE-2 ligak
- Emakumezkoen Gipuzkoako traineru liga.
Laguntzen zenbatekoa
270.000,00 €
Hartzaileak
Gipuzkoako arraunketa modalitateko kirol klubak.
Betebeharrak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izena emanda egotea, diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31rako.
- Lehiaketa hauetakoren batean parte hartzea:
-- Traineruen TKE liga.
-- TKEk emakumezkoen kategoriako taldeentzat antolatutako lehiaketa.
-- KAE-1 eta KAE-2 ligak.
-- Emakumezkoen Gipuzkoako traineru liga.
- Bermatzea emakumezkoen eta gizonezkoen tratu berdintasuna klubak parte hartzen duen jarduera eta lehiaketa ofizial guztietan.
- Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
- Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.
Eskaerak aurkezteko epea
Diru laguntza eskaera egiteko: 2017ko otsailaren 28a
Ordainketa eskaera egiteko: 2017ko urriaren 31
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Diru laguntza eskaera egiteko:
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
1. inprimakia: indarrean dagoen denboraldiko jarduketa programa
2. inprimakia: gastu eta diru sarreren aurrekontu xehatua
3. inprimakia, zuzendaritza batzordeari dagokiona.
4. inprimakia: Kalitate ziurtagiriak.
5. inprimakia. Klubaren kudeaketa eredua
Ordainketa eskaera egiteko:
- Kontu zurigarria
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
Ebazpen epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Jakinarazpenak
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Eskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria
Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena. GAOn, 2017ko urtarrilaren 31ko 20. alean argitaratua.
Gipuzkoako arraunketa modalitateko kirol klubei zuzendutakodiru laguntzen 2017ko deialdia. (Gipuzkoako kirol klub eta elkarteei zuzendutako diru laguntzen oinarri arautzaileen B.3. eranskina). GAOn 2017ko otsailaren 10eko 29. alean argitaratua.
Informazio osagarria
Kirol Zerbitzua - Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia
Harremanetarako:
Margari Arrieta Insausti 943-112493 / emaila: marrieta@gipuzkoa.eus
Lourdes Iruregagoyena Laso 943-112497 / emaila: kirolak@gipuzkoa.eus