Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Kirol Ekipamenduen Plana 2017-2020

Kirol Ekipamenduen Plana 2017-2020

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Xedea

2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko jarduketak finantzatzea.

Laguntzen zenbatekoa

2017. urtean: 2.340.000,00 euro
2018. urtean: 2.755.000,00 euro
2019. urtean: 2.755.000,00 euro
2020. urtean: 2.755.000,00 euro

Entitate onuradunak

- Gipuzkoako toki erakundeak (udalak, udal organismo autonomo edo tokiko sozietate publikoak, toki entitateen partaidetza kapitalaren %50ekoa baino gehiagokoa duten beste sozietateak)

Ezingo dute plan honen onuradun izan 2014-2016 aldiko Kirol Ekipamenduen Planean diru laguntza nabarmenen onuradun izan ziren udalerriek, edo, izatekotan, soilik gainerako udalerri eta entitateen beharrei erantzun ondoren aurrekonturik geratuko balitz.

Betebeharrak

Oinarrietan adierazitakoak

Eskaerak aurkezteko epea

2017ko urtarrilaren 24tik otsailaren 24a bitartean, biak barne

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

 -  Oinarrizko proiektua edo aurreproiektua, proiektuko instalazioaren edo instalazioen xehetasun nagusiak –teknikoak, kirol aldekoak, hirigintzakoak, aurrekontukoak, nahiz bestelakoak- adieraziz..
- Aldez aurreko egoera txostena, non aipatuko den nola jaso diren neskatoen eta emakumeen beharrak eta espezifikotasunak proposatutako proiektuetan (baldintza hori derrigorrez bete beharko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarri hauek argitaratzen direnetik aurrera  onartutako proiektu guztietan).  Berdintasun alorreko teknikariak dituzten udalerrien kasuan, txosten horrek teknikarien baimena eduki behar du.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezko izango eskaera orrian Departamentuari baimena ematen bazaio horiek eskatzeko.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezko izango eskaera orrian Departamentuari baimena ematen bazaio horiek eskatzeko.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki entitate batek emana.  Agiri hori beharrezkoa da bakar bakarrik kontu zenbakia aldatu bada.
 

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Ebazpen epea

Sei hilabete, oinarriak argitaratzen direnetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA - Gipuzkoa plaza, z.g. 20004 Donostia

Harremanetarako telefono eta emailak:

Lourdes Iruretagoyena Laso: 943 112497 - kirolak@gipuzkoa.eus

Jose Luis Andueza Zabala: 943 112438  -  jandueza@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko diru laguntzak arautzeko oinarriak, Diputatuen Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 10ean egindako batzarraldian onartutakoak (GAO 2017-01-23; 14. zenbakia).

2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko diru laguntzen deialdia, Diputatuen Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 10ean egindako batzarraldian onartutakoak (GAO 2017-01-24; 15. zenbakia)

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: