Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > C.5 eranskina - Mugikortasun planak.

C.5 eranskina - Mugikortasun planak.

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Xedea

- Atal honen helburua diru laguntzak ematea da, elkarrekiko lehian, ikasturte bakoitzeko eskola kiroleko programaren barruan txertatzen diren lehiaketa jardueretan parte hartzen duten ikastetxeei eta klubei, mugikortasun plan batean jasota daudenak.

- Era berean, laguntza lerro honen bidez,  joan-etorriak finantzatuko dira, baldin eta garraio publikoa eta kolektiboa edo beste garraiobide alternatibo batzuk erabiltzea sustatzen duten mugikortasun planen barruan sartuak badaude.

Laguntzen zenbatekoa

102.000,00 euro (Mugikortasuneko hiru atalentzat)

Hartzaileak

Gipuzkoako ikastetxeak, klubak, federazioak eta joan-etorriez arduratzen diren eragileak, baldin eta diru laguntza eskaera kirol eragile bakar batek zentralizatzen badu.
 

Betebeharrak

Eskaera orria eta eskatutako dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2017ko ekainaren 2an

Amaiera: 2017ko ekainaren 30ean

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orri normalizatuekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Erabakitzeko epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena.

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA. Gipuzkoa plaza z.g.  20004  Donostia

Faxa: 943-424518

Harremanetarako telefonoak eta helbide elektronikoak:

Itziar Beristain Maritxalar 943-112492/e-mail: iberistain@gipuzkoa.eus

Lourdes Iruretagoyena Laso 943-112497/e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

Deialdia

Oinarriak

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: