Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > B.1 eranskina - Gipuzkoako kirol klub eta elkarteak

B.1 eranskina - Gipuzkoako kirol klub eta elkarteak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako kirol klub eta elkarteei zuzendutako diru laguntzak, beren ohiko kirol jarduerak gara ditzaten eta beren kirol egiturak profesionaliza ditzaten.

Laguntzen zenbatekoa

487.300,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako kirol sozietate anonimoetako kirol klub, kirol talde, eta kirol atalak.

Baldintzak

- Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
- Egiaztatzea, klub edo kirol elkarteko ataletakoren batean gutxienez, bertako taldeek edo kirolariek gure lurraldean dauden kategorietan parte hartu dutela, dagokien modalitatean, kadete kategoriatik hasi eta absolutu kategorian bukatuta.
- Egiaztatzea 20 kirol lizentzia gutxienez federatuta daudela, B.2. eranskinean (Gazteen Kirol Plana) jaso direnak barne.
- Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
- Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak  indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.

Arraunketa klubek (trainerurik ez izateagatik B.3. eranskineko diru laguntzarik jaso ez dutenak izan ezik), txirrindularitza klubek eta pilota klubek ez dute aukerarik izango eranskin honetako laguntzak jasotzeko, modalitate horietako diru laguntzak B.3., B.4. eta B.5. eranskinen bidez araututa baitaude.

Halaber, ez dute diru laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izendunen edo zuzeneko diru laguntzen entitate onuradunek.

Aurkeztu behar diren agiriak

-   Uneko denboraldiko jarduketa programa.
-   Denboraldiko gastuen eta diru sarreren aurrekontu xehatua.
1. inprimakia, federazio lizentziei eta aisialdiko  txartelei dagokiona.
2. inprimakia, zuzendaritza batzordeari  dagokiona.
3. inprimakia, klub egiturak profesionalizatzeari dagokiona.
4. inprimakia, teknikarien zerrendari dagokiona.
5. inprimakia, kirol materialaren zerrenda, egokia bada.
6. inprimakia, kalitate ziurtagiriak.
7. inprimakia, klubaren kudeaketa eredua.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko epea

2017ko otsailaren 10etik 28ra, biak barne.

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Administrazio isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena. GAOn, 2017ko urtarrilaren 31ko 20. alean argitaratua.

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 24ko Erabakia, 2017ko deialdia onartzen duena, Gipuzkoako kirol klub eta elkarteei zuzendutako diru laguntzak ematekoa, beren ohiko kirol jarduerak gara ditzaten eta beren kirol egiturak profesionaliza ditzaten (B.1 eranskina). GAOn 2017ko otsailaren 10eko 29. alean argitaratua.

Informazio osagarria

Kirol Zerbitzua. Gipuzkoa plaza z.g.  20004  Donostia
Harremanetarako telefonoak:
Margari Arrieta Insausti  943-112493 / e-maila: marrieta@gipuzkoa.eus
Lourdes Iruretagoyena Laso  943 112497/ e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943-112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: