Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > B.6 eranskina -Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lehiatzen diren taldeak dituzten klubak.

B.6 eranskina -Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lehiatzen diren taldeak dituzten klubak.

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Xedea

EAEko esparrua gainditzen duten lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten  taldeak dituzten Gipuzkoako klubei zuzendutako diru laguntzak.  Xedearen arabera, bi laguntza ekonomiko mota bereiz daitezke:

1.1. Laguntza ekonomikoak, elkarrekiko lehian, modalitate kolektiboetako eta kategoria absolutuko taldeak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruaz gaindiko liga erregularretan lehiatzen diren klubei zuzenduta.

1.2. Lehiarik gabeko konkurrentzian ematen diren laguntza ekonomikoak, kadete, gazte edo junior kategorietakoak diren eta beren kategorian Estatuko Txapelketako azken fasera iritsi diren modalitate kolektiboetako taldeak dituzten klubei zuzenduta, betiere aipatutako fasea Euskal Autonomia Erkidegoko esparruaz gaindi egiten bada.

Laguntzen zenbatekoa

70.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako kirol klubak

Betebeharrak

- 2016ko abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izena emanda egotea.
- Indarrean dagoen Eskola Kiroleko araudia betetzea.
- 1. oinarri espezifikoko 1.1. atalean aipatutako diru laguntza jaso ahal izateko, klubek egiaztatuko dute kategoria absolutuko bere talderen batek parte hartzen duela Euskal Autonomia Erkidegoko esparruaz gaindiko lehiaketa ofizialetan.
- 1. oinarri espezifikoko 1.2. atalean aipatutako diru laguntza jaso ahal izateko, klubek egiaztatuko dute kadete, gazte edo junior kategorietako talderen batek Estatuko txapelketarako sailkatu dela.
Ez dute diru laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izendunen edo zuzeneko diru laguntzen onuradunek edo Kirolgi Fundazioaren laguntzak dituztenek.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2017ko martxoaren 17a
Amaiera: 2017ko apirilaren 28a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.1 atalean jasotako diru laguntzak
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- A inprimakia
- Urteko denboraldiko egutegia
- Taldearen denboraldiko aurrekontu xehatua (gastuak eta diru sarrerak)

1.2 atalean jasotako diru laguntzak
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- B inprimakia
- Estatuko txapelketaren azken faserako sailkatu dela jasotzen duen federazioaren ziurtagiria.
- Aurrekontu xehatua, parte-hartze horren ondoriozko sarrerak eta gastuak adierazita.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Informazio osagarria

Kirol Zerbitzua. Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.
Harremanetarako telefonoak:
Margari Arrieta Insausti  943-112493/ emaila: marrieta@gipuzkoa.eus
Lourdes Iruretagoyena Laso 943-112497 / emaila:kirolak@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena. GAOn, 2017ko urtarrilaren 31ko 20. alean argitaratua.

Euskal Autonomia Erkidegoko esparrua gainditzen duten lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten modalitate kolektiboetako taldeak dituzten Gipuzkoako kirol klubei zuzendutako diru laguntzen 2017ko deialdia (B.6 eranskina). GAOn 2017ko martxoaren 16ko 53. alean argitaratua).

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: