Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > C.2.1 Eranskina - Errendimenduko kirol materiala

C.2.1 Eranskina - Errendimenduko kirol materiala

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Xedea

Errendimenduko kirola sustatzeko kirol materiala erostea. 

Laguntzen zenbatekoa

30.000,00 euro

Hartzaileak

2017ko ekitaldian, 1. oinarri berezian aipatutako materiala erosteko laguntzak jasotzeko aukera izango dute modalitate hauetako Gipuzkoako kirol federazioek: arku tiraketa, aire kirolak, karate, mahai tenisa, gimnasia, mendizale, motoziklismoa, igeriketa, judo, hipika, ehiza eta golf.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Erosi beharreko materialaren azalpena eta ezaugarriak, eta aurrekontua.
- Materialaren prezioa 9.000,00 eta 18.000,00 euro bitartekoa denean, hiru hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez; eta prezio hori 18.000,00 eurokoa baino handiagoa denean, lau hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2017ko martxoak 17

Amaiera: 2017ko apirilak 28

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA. Gipuzkoa plaza z.g.  20004  Donostia

Faxa: 943-424518

Harremanetarako eta telefonoak eta helbide elektronikoak:

Jesus Gutierrez Arosa 943-112486 / emaila: jgutierrez@gipuzkoa.eus

Lourdes Iruretagoyena Laso 943 112497/ emaila: kirolak@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena. GAOn, 2017ko urtarrilaren 31ko 20. alean argitaratua.

Kirol materiala erosteko diru laguntzen 2017ko deialdia (Kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileen C.2. eranskina). GAOn 2017ko martxoaren 16ko 53. alean argitaratua.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: