Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > C.2.2 Eranskina - Eskola kiroleko kirol materiala kirol federazioentzat

C.2.2 Eranskina - Eskola kiroleko kirol materiala kirol federazioentzat

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Xedea

Kirol federazioentzako eskola kiroleko materiala erostea.

Laguntzen zenbatekoa

26.500,00 euro

Hartzaileak

Laguntza hauek zuzenduta daude dagokion ikasturteko eskola kiroleko programako jardueretan laguntza teknikoko zereginak eskuordetu zaizkien Gipuzkoako kirol federazioei, klubei edo irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei bakarrik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Gipuzkoako kirol federazio, klub, edo entitate bakoitzak hastekoa den ikasturterako edo, bestela, aurreko ikasturterako erabakitako kirol materialeko planari buruz egindako txostena, dituen material beharrak zehaztuz.
- Eskatutako kirol materialaren kostuaren aurrekontu egiaztatua.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2017ko martxoak 17

Amaiera: 2017ko apirilak 28

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da

Ebazpen epea

Hilabete bat, eskaerak egiteko azkeneko egunetik aurrera.

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA. Gipuzkoa plaza z.g.  20004  Donostia
Faxa: 943-424518
Harremanetarako telefonoak eta helbide elektronikoak:
Mari Jose Paredes Lapeña 943-112429 / e-mail: mparedes@gipuzkoa.eus
Lourdes Iruretagoyena Laso 943 112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena. GAOn, 2017ko urtarrilaren 31ko 20. alean argitaratua.

Kirol materiala erosteko diru laguntzen 2017ko deialdia (Kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileen C.2. eranskina). GAOn 2017ko martxoaren 16ko 53. alean argitaratua.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: