Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > B.2 eranskina - Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzea.

B.2 eranskina - Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzea.

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Xedea

Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezartzea eta garatzea.

Laguntzen zenbatekoa

226.000,00 €

Hartzaileak

Gipuzkoako kirol klubak, kirol elkarteak eta ikastetxeak.

Betebeharrak

• Diru laguntza hauek emateko baldintza izango da GKP akordio bat egotea egokia den  modalitatearekin.

• Laguntzen eskatzaileek dagokion modalitatearekiko akordioan GKP jarduera gisa izendatutako infantil, kadete eta jubenilen kategorietako lehiaketa ofizialetan parte hartu behar dute.

• Eskainitako zerbitzuengatik erakunde eskatzaileek urteko kuota ezarri behar dute bertako infantil, kadete eta jubenil kategorietako kirolarientzat. Kuotaren zenbatekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta kirol modalitateko ordezkarien artean erabakiko da GKP akordioetan.

• Profesionalizatzeko laguntzen kasuan, haurrekoez gainera baldintza hauek ere bete behar dira:
- Taldekako kirol modalitateen kasuan, gutxienez 8 ekipo edukitzea, edo, gutxienez  80 lizentzia edukitzea banakako modalitateetan,   infantil, kadete eta jubenil kategorien artean,  modalitate batean edo gehiagotan, edo hainbat egituratan ere.
- Langile bat edukitzea, lan egoera arautua eta gutxienez  lanegun erdiko kontratua duela. 
• Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta kirol modalitateetako ordezkarien arteko akordioetan erabakitzen diren gainerako baldintza bereziak.

Eskaerak aurkezteko epea

2017ko otsailaren 28a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1 inprimakia, GKPko taldeei eta, hala badagokio, kirolariei dagokiena.
2 inprimakia, GKPko arbitroei dagokiena.
3 inprimakia, egiturak profesionalizatzeari dagokiona.
Elkarlanean aritzen diren entitateek batera aurkez dezakete eskaera hau (halakoetan, parte hartzen duten entitate guztien baimena ere aurkeztu beharko da).

Egiturak profesionalizatzeko diru laguntzen kasuan, profesionalaren lan egoera normalizatua egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da (4 inprimakia). Dokumentazio bera aurkeztu beharko da entitateek lan egoera normalizatuan dauden teknikariak badituzte.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena. GAOn, 2017ko urtarrilaren 31ko 20. alean argitaratua.

Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezartzeko eta garatzeko diru laguntzen 2017ko deialdia. (Gipuzkoako kirol klub eta elkarteei zuzendutako diru laguntzen oinarri arautzaileen  B.2. eranskina). GAOn 2017ko otsailaren 10eko 29. alean argitaratua.

Informazio osagarria

Kirol Zerbitzua. Gipuzkoa plaza z.g.  20004  Donostia

Harremanetarako telefonoak: 

Margari Arrieta Insausti  943-112493 / e-maila: marrieta@gipuzkoa.eus

Lourdes Iruretagoyena Laso  943 112497/ e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoiena
943112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: