B.5 eranskina - Gipuzkoako euskal pilotako kirol klubak
Eskaera epea:
Epez kanpo
. Urtea
:2017 |
Kirolak
Xedea
Gipuzkoako euskal pilota modalitateko kirol klubentzako diru laguntzak
Laguntzen zenbatekoa
15.000,00 euro
Hartzaileak
Gipuzkoako euskal pilota modalitateko kirol klubak
Betebeharrak
- Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
- Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
- Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.
Eskaerak aurkezteko epea
Diru laguntza eskaera egiteko: 2017ko otsailaren 28a
Ordainketa eskaera egiteko: 2017ko urriaren 31
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Diru laguntza eskaera egiteko:
- Eskaera orria
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
1. Inprimakia. Lizentziak
2. Inprimakia. Zuzendaritza taldea
3. Inprimakia Teknikariak
4. Inprimakia. Denboraldiko gastu eta sarreren aurrekontu xehatua.
5. Inprimakia. Kalitate ziurtagiriak.
6. Inprimakia. Klubaren kudeaketa eredua.
Egokia den diru laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, eskaera orrian behar bezala jasota eta egiaztatuta dauden datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Datu horiek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan eskuragarri dauden datuen bidez egiaztatuko dira eta, beraz, okerreko datuak aurkezten badira, eskaera osorik uka liteke eta araudian xedatutako egintzak ezar litezke.
Ordainketa eskaera egiteko:
- Ordainketa eskaera
- Kontu zurigarria, oinarri orokorretan zehaztutako edukia duena.
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
Ebazpen Epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Jakinarazpenak
Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioak
Eskaera ezetsitzat joko da
Araudi aplikagarria
Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena. GAOn, 2017ko urtarrilaren 31ko 20. alean argitaratua.
Gipuzkoako euskal pilota modalitateko kirol klubei zuzendutako diru laguntzen 2017ko deialdia. (Gipuzkoako kirol klub eta elkarteei zuzendutako diru laguntzen oinarri arautzaileen B.5 eranskina). GAOn 2017ko otsailaren 10eko 29. alean argitaratua.
Informazio osagarria
Kirol Zerbitzua. Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.
Harremanetarako telefonoak:
Margari Arrieta Insausti 943-112493/ e-mail: marrieta@gipuzkoa.eus
Lourdes Iruretagoyena Laso 943-112497 /e-maila:kirolak@gipuzkoa.eus