Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Kirol instalazioak hobetu eta berritzeko proiektuak

Kirol instalazioak hobetu eta berritzeko proiektuak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Xedea

Kirol instalazioak hobetu eta berritzeko proiektuak 

Laguntzen zenbatekoa

120.000,00 €

Hartzaileak

Gipuzkoako toki erakundeak.

Gipuzkoako kirol federazioak.

Gipuzkoako  kirol klubak.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2017ko maiatzak 12
Amaiera: 2017ko ekainak 6

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Diru laguntza eskaera egiteko:
- Eskaera orria
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
Agiri hori aurkeztuko da, bakar bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
-Kirol instalazioak egin, berritu edo birgaitzeko proiektua
- Irisgarritasuna Sustatzeari buruzko 1997ko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak ezartzen dituen irisgarritasuneko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen txosten bat.

Ordainketa eskaera egiteko:
- Ordainketa eskaria
- Obraren ziurtapenak edo ordainagiriak

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Ebazpen epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA. Gipuzkoa plaza z.g.  20004  Donostia.

Faxa: 943-424518

Harremanetarako telefonoak eta helbide elektronikoak:

Jose Luis Andueza Zabala 943-112438 / e-mail: jandueza@gipuzkoa.net

Lourdes Iruretagoyena Laso  943-112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.net

Araudi aplikagarria

Kirol instalazioak hobetu eta berritzeko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, Diputatuen Kontseiluak 2017ko martxoaren 28an egindako batzarraldian onartuak.

Kirol instalazioak hobetu eta berritzeko proiektuak gauzatzeko diru laguntzen 2017ko deialdia.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: