Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > B.4 eranskina - Gipuzkoako txirrindularitzako kirol klubak

B.4 eranskina - Gipuzkoako txirrindularitzako kirol klubak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kirolak

Xedea

Gipuzkoako txirrindularitza modalitateko kirol klubentzako diru laguntzak

Laguntzen zenbatekoa

65.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako txirrindularitza modalitateko kirol klubak.

Betebeharrak

- Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
- Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
- Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.

Ez dute diru laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izendunen edo zuzeneko diru laguntzen onuradunek.

Eskaerak aurkezteko epea

Diru laguntza eskaera egiteko: 2017ko otsailaren 28a

Ordainketa eskaera egiteko: 2017ko urriaren 31

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Diru laguntza eskaera egiteko:
- Eskaera orria
- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.  Agiri hori aurkeztuko da, bakar bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
1. inprimakia: indarrean dagoen denboraldiko jarduketa programa
2. inprimakia: gastu eta diru sarreren aurrekontu xehatua
3. inprimakia, zuzendaritza batzordeari  dagokiona.
4. inprimakia: Kalitate ziurtagiriak.
5. inprimakia. Klubaren kudeaketa eredua

Egokia den diru laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, eskaera orrian behar bezala jasota eta egiaztatuta dauden datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Datu horiek Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoan eskuragarri dauden datuen bidez egiaztatuko dira eta, beraz, okerreko datuak aurkezten badira, eskaera osorik uka liteke eta araudian xedatutako egintzak ezar litezke.

Ordainketa eskaera egiteko:
- Ordainketa eskaera
- Kontu zurigarria, oinarri orokorretan zehaztutako edukia duena.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren 2017ko urtarrilaren 17ko Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dituena. GAOn, 2017ko urtarrilaren 31ko 20. alean argitaratua.

Gipuzkoako txirrindularitza modalitateko kirol klubei zuzendutako diru laguntzen 2017ko deialdia. (Gipuzkoako kirol klub eta elkarteei zuzendutako diru laguntzen oinarri arautzaileen  B.4 eranskina). GAOn 2017ko otsailaren 10eko 29. alean argitaratua.

Informazio osagarria

Kirol Zerbitzua. Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.
Harremanetarako telefonoak:
Margari Arrieta Insausti  943-112493/ e-mail: marrieta@gipuzkoa.eus
Lourdes Iruretagoyena Laso 943-112497 /e-maila:kirolak@gipuzkoa.eus

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: