Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Etorkizuneko kirolariak

Etorkizuneko kirolariak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2016 | Kirolak

Azalpena

Goi mailako kirol jarduerara heltzeko aukerak dituzten etorkizuneko kirolariei laguntza teknikoa eta ekonomikoa.

Hartzaileak

Gipuzkoako Kirol federazioek, gipuzkoako kirol klubek edo ofizioz Foru Aldundiak

Baldintzak

2. artikulua.  Etorkizuneko kirolariak izenda­tzeko irizpideak.

1.  Irizpide administratiboak:

a)  Proposamen horietan ezingo dira sartu Kirol Kon­tseilu Nagusiak urtero atera­tzen duen goi mailako kirolarien zerrendaren batean dauden edo noizbait egon diren kirolariak.

b)  Gipuzkoako klubetako lizen­tzia duten kirolariak bakarrik proposatu ahal izango dira, salbu eta, zenbait modalitatetan maila jakin bat lor­tze aldera egokiago­tzat jotze­agatik, eta behar bezala argudiatutako txos­tena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko klub bateko lizen­tzia duen kirolaria. 

c)  Oro har, proposatutako kirolariek, kadete (2.urtea)  edo jubenil kategoriaren batean lehia­tzen aritu beharko dira etorkizuneko kirolari izenda­tzeko proposamena egin nahi den denboraldian. Salbuespen gisa, 1. urteko kadete kategoriako kirolariak onartu ahal izango dira, betiere, kirolariak kadete kategoriari (1 eta 2. urtea)  dagozkion kirol merezimenduak egiazta­tzen baditu. Kirol modalitate ­batzuetan, modalitatearen berariazko ezaugarrietara egokituko dira adinak.     

2.  Irizpide teknikoak:

2.1.  Aurreko urteko lehiaketan lortutako emai­tzak hartuko dira kontuan.

Kirol modalitateen hiru mul­tzo egongo dira, irizpide ezberdinak aplikatuko zaizkienak: A) modalitate olinpikoak; b)  modalitate ez-olinpikoak; eta c) bertako modalitateak eta modalitate estrategikoak.

Etorkizuneko kirolari izateko proposa­tzen diren kirolariek aurreko denboraldian honako kirol merezimendu hauek lortutakoak beharko dute izan:

a)  Modalitate olinpikoak. Modalitate olinpikoetan, estatuko txa­pelduna edo txa­peldunordea izatea bere kategorian, edo noizbait estatu mailako selekzio ofizialarekin txa­pelketa ofizialetan ari­tzeko deitua izana, baina kasu horretatik salbue­tsita daude segimenduko entrenamenduak edo antze­koak.

b)  Modalitate ez-olinpikoak. Estatuko txa­pelduna izatea bere kategorian, baina salbue­tsita daude sailkapen probak, hala nola Espainiako Kopa, proba puntuagarriak eta antze­koak.

c)  Bertako modalitateak eta Gipuzkoako kirol sistemarako estrategiko­tzat ­jotzen direnak. Halako­tzat jotakoen lurralde federazio bakoi­tzak –Euskal Pilota; Arraunketa, aulki finkoko modalitaterako; Herri Kirolak; Mendia eta Eskalada; eta Surf– etorkizuneko bost kirolari izenda ­ditzake gehienez ere.

2.2.  Salbuespenezko egoera jakin ­batzuetan bakarrik, dagokion lurralde federazioak ordezko irizpideak aurkeztu ahal izango ditu, behar bezala argudiatuak. Irizpide horiek balio behar dute aurreko puntuetan ager­tzen diren irizpideek finkatutako kirol maila berdin­tsua berma­tzeko, eta araudi honi eran­tsi­tako III. eranskinean jaso beharko dira, etorkizuneko kirolari izenda­tzeko proposamenarekin batera.

Nolanahi ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak bakarrik du ordezko irizpide horiek onar­tzeko eskumena.

2.3.  Merezimenduak balora­tze­rakoan banakako merezimenduak baloratuko dira, eta ez dira kontuan hartuko bi kide baino gehiagoko erreleboak, taldeko probak eta abar.

2.4.  Proposamenekin batera kirol arloko txos­ten tekniko bat aurkeztu beharko da, federazioko zuzendari teknikoak edo kirolariaren klubak berak egindakoa. Txos­ten horretan kirolariak goi mailako kirolari izatera iristeko dituen aukerak azaldu beharko dira.

3.  Etorkizuneko kirolari izaera berri­tzeko, aurreko urtean izendatutako etorkizuneko kirolariei lehenengo aldiz sartuko direnei eska­tzen zaizkien kirol merezimenduak eskatuko zaizkie. Halaber, artikulu honen 1. atalean adierazitako baldin­tza administratiboak bete beharko dituzte.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

3. artikulua.  Aurkeztu beharreko agiriak eta prozeduraren tramiteak.

1.  Etorkizuneko kirolari berriak izenda­tzeko, Gipuzkoako kirol federazioek beren modalitatean hurrengo denboraldirako proposa­tzen dituen kirolarien zerrenda aurkeztu beharko diote Foru Aldundiari 2015eko maiatzaren 18a baino lehen, ondorengo agiriekin batera:

— Proposatutako kirolarien zerrenda, araudi honen

— Kirolari bakoi­tza­ren datu per­tso­nalak bil­tzen dituen ­fitxa, goi mailara iristeko dituen aukerei buruzko txos­ten teknikoarekin batera,

— Kasuan kasuko, ordezko irizpideen proposamena

2.  Etorkizuneko kirolari izaera berri­tzeko, dagokion kirol federazioak edo, bestela, klubak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu goian aipatutako eguna baino lehen:

 

— Kirolarien zerrenda, araudi honen

— Aurreko denboraldian kirolariak lortutako helburuei buruzko txos­ten teknikoa

3.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbi­tzuko ­Ba­tzor­de teknikoak, epe barruan eta adierazitako eran aurkeztu diren proposamen guztiak aztertu ondoren, federazioei jakinaraziko zaie etorkizuneko kirolarien behin-behineko zerrenda.

 

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko epea

2014ko urtarrilaren 24a baino lehen, 

Eskaerak aurkezteko lekua

WWW.gipuzkoa.net/kirolak  kirol zerbitzuko Web orriaren bitartez.

Ebazpen Epea

4. artikulua.  Etorkizuneko kirolarien behin betiko zerrenda.

Kirol Zuzendari­tza Nagusiak onartuko du denboraldiko etor­kizuneko kirolarien behin betiko zerrenda, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, federazioek esan beharrekoa ­entzun ondoren. Kirolari bat zerrenda horretan sar­tzeak berarekin ekarriko dituen onurak bi mediku-azterketa izango dira: Bata sarrerakoa, eta bestea, denboraldia ebalua­tze­koa. Gainera, salbuespenezko kasuetan, eta behar bezala argudiatuta eta frogatuta, bestelako lagun­tza osagarriren bat izan dezake, bere kirol ibilbidearen helburuak bete­tzeko ezinbesteko­tzat ­jotzen dena.

Internetera Sarrera

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

ORDEN FORAL 03-086/2013, de 27 de diciembre, por la que se aprueba la normativa reguladora de la designación de deportistas promesa.

Araudi aplikagarria

Etorkizuneko kirolariak izendatzeko araudia.

Laguntzen zenbatekoa

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Oharrak

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Lourdes Iruretagoyena
943-112497
kirolak@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: