Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Eskulangintza Sustatzeko Plana

Eskulangintza Sustatzeko Plana

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2014 | Ekonomia Sustapena

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Eskulangintzako jardueratzat hartuko da ondasunak sortu, ekoiztu, eraldatu, konpondu eta zaharberritzea edo arlo horietan zerbitzuak eskaintzea, lan prozesuan pertsonek esku hartzen dutelarik, ekoizpen prozesu osoa gainbegiratu eta kontrolatuz, eta azken emaitza bereizia eta industriakoaren aldean desberdina izanik.

Programarako laguntzak urtero emango dira deialdi irekia eginez. Ondorengo laguntzak emango dira:

 

- Eskulangintza tailerrak eta Eskulangintzako enpresak

  • Makineriarako inbertsioak, egoitzaren egokitze lanak -betiere jarduerarekin zerikusi zuzena badute- tresneria eta ekipamendu informatikoak eragindako gastuak.
  • Sustapen materiala egitea, web orriak diseinatzea edota on line salmenta egokitzeari laguntzea.
  • Ikaskuntza jarduerak, enpresaren eta langileen artisautza jardueran hobekuntza zuzena dakartenak.
  • Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorreko lehen atalean izena emandako eskulangintzako pertsona eta lantegien­tzako laguntzak, artisautza azoketan parte hartzeko.
  • Gainera, eskulangintza enpresa sortu berrien kasuan, jarduera berria abiarazteko gastuak.

 

- Eskulangintzako ordezkatzen dituzten elkarteak

  • Berariaz sektorearen profesionalizazioa, ospea eta balioespen soziala sustatzera bideratutako proiektuak, eta eskulangintza sektorea ordezkatzen duten antolakundeek abiarazitako kudeaketa, merkaturatze edo berrikuntza alorretan hobekuntzak egitera bideratutakoak
  • Eskulangintza sektoreko elkarte edota erakundeek azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzea
  • Desagertzeko arriskuan dauden eskulangintza jarduerak zaintzera bideratutako ekimenak, betiere jarduera horiek berreskuratzeko aukera eman dezaketen funts pedagogikoetan oinarritutako euskarri digital eta ikus-entzunezkoak erabilita

 

Bete behar diren epeak

Gogoan izan beharrezko datak

  • Eskaerak sinatuta aurkezteko azken eguna: 2014ko ekainaren 10ra arte
  • Proiektuak hasteko data: 2014ko urtarrilaren 1etik
  • Proiektuak amaitzeko data: 2015ko otsailaren 28ra arte

Hartzaileak

Helbide soziala eta fiskala Gipuzkoan duten eskulangileak, eskulangintza tailerrak eta eskulangintzako enpresak, eta horiek ordezkatzen dituzten elkarteak.

Laguntzen zenbatekoa

Proiektu bakoitzerako gehieneko diru laguntza zenbatekoak:

 

  1. Eskulangintzako lantegi eta enpresa berriak sortzen laguntzea: diru laguntza kostu hautagarrien % 70rainokoa izan daiteke; sortutako enplegu bakoitzeko ezingo da 6.000 euro gainditu; eta enpresa berri bakoitzeko gehienez ere 16.000 euro eman ahal izango dira
  2. Makinerian, lanabesetan eta ekipamendu informatikoan egindako inbertsioak, diruz lagun daitekeen kostu osoaren % 50 arte, eskulangintzako lantegi bakoitzeko 5.000 euro gainditu gabe.
  3. Egoitza egokitzeko lanetarako inbertsioari laguntzea, baldin eta jarduerarekin zerikusia badu; inbertsioen %50 arte. 
  4. Sustapen materiala egiteari, web orriak diseinatzeari edota on line salmenta egokitzeari laguntzea, gehienez kostuaren % 55 arte.
  5. Jarduerarekin zerikusia duten ikasketa profesionalen jardueretan izana emateko gastuen % 75, gehienez ere.
  6. Gipuzkoan zein Gipuzkoatik kanpo egiten diren azoketan parte hartzea. Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 60 adinakoa izango da diru laguntza, eta gehienez ere 2.000 euro azokako. Diruz lagundu daitekeen gastutzat joko da zoruaren eta erakusmahaiaren alokairu faktura, azokaren antolatzaileak egindakoa. Gipuzkoako eskulangintza azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren % 80era arte finantzatuko da, gehienez ere 1.700 euro. 
  7. Berariaz sektorearen profesionalizazioa, ospea eta balioespen soziala sustatzera bideratutako proiektuak, eta eskulangintza sektorea ordezkatzen duten antolakundeek abiarazitako kudeaketa, merkaturatze edo berrikuntza alorretan hobekuntzak egitera bideratutakoak, % 80era arte finantzatuk dira, gehienez ere 15.000 euro proiektuko eta 35.000 euro entitate bakoitzeko.
  8. Azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzeagatik: % 65era arte finantzatuko da, gehienez ere 15.000 euro azoka bakoitzeko. Eskualde mailako erakunde adierazgarriek azokak antolatzeagatik 6.000 euro jasoko dituzte gehienez ere azoka bakoitzeko.
  9. Gipuzkoan erreferentziakoak izan diren eta desagertzeko arriskuan dauden eskulangintza jarduerak berreskuratzera zuzendutako ekimenak, euskarri digitaletan eta ikus-entzunezkoetan eta oinarri pedagogikoetan oinarritutakoak: % 100eraino, gehienez 40.000 euro.

Makinerian, lanabesetan eta ekipamendu informatikoan egindako gastuak ez dira diruz laguntzeko modukotzat joko, baldin eta horietako bakoitzaren gastua 100 eurora iristen ez bada.

Bateragarritasuna edo Bateraezintasuna

Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzak bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioarteko xede berarekin emandako beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin

 

Eskaerak aurkezteko epea

2014ko ekainaren 10ra arte.

Proiektua burutzeko epea

2015ko otsailaren 28ra arte

Araudi aplikagarria

"Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko plana" 2014 deialdia

Internetera Sarrera

www.gipuzkoa.net/dirulaguntzak   

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

 

JAKINTZAREN ETA ENPRESA JARDUERAREN SUSTAPEN zerbitzua

Marisa Gabilondo/ Rosa Fernández

943 112287/ 943 112218

mgabilondo@gipuzkoa.net / rosafernandez@gipuzkoa.net

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Marisa Gabilondo
943112287
mgabilondo@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: