Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako diru laguntzak

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako diru laguntzak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Gazteria

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak

Laguntzen zenbatekoa

27.500,00 euro

Hartzaileak

Gutxienez 3 kidek osatutako taldeak, baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte, enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat garatzeko proposatzen dutenak, baldin eta proiektuak Gipuzkoa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu.

Talde eskatzailearen taldekide bakoitzari dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru laguntzaren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.

Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute. 

Aurkeztu behar diren agiriak

- Taldekide guztien NANaren fotokopia
- Proiektuaren taldekide guztien administrazio auzotasunaren egiaztagiria, egiaztatzen duena taldekideek ohiko eta taldekide guztiek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak. Edo, bestela, eskatzaileek sinatutako adierazpena, zeinetan espresuki baimentzen baitituzte egiaztagiri horiek eman behar dituzten erakundeak bertan agertu beharreko datuak Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari  emateko.
- Proiektua, gutxienez biltzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua, ebaluazio sistema.
- Taldearen ardura izango da behar diren baimen eta lizentziak eskuratzea, hartara diruz lagunduko den jarduera edo jarduerak burutzeko.
- Proiektuaren jarduerek arriskua badakarte sustatzaileentzat edo besterentzat, beharrezkoa izango da hau aurkeztea:
- Segurtasun plana
- Kontratatu beharreko aseguruak.
- Gastu eta sarreren aurrekontua.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2017ko ekainaren 15a
Amaiera: 2017ko uztailaren 7a

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako laguntzak  emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak.

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia.

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:
On-line laguntza:
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.
DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK ARGITZEKO:
Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)
Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.
Telefonoa: 900110111
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-21:00.
Larunbata:10:30-14:00
elkartegintza@gipuzkoa.eus
uimaz@gipuzkoa.eus

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

CRAJ
900110111
uimaz@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: