Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > I. Eranskina. Udako oporraldietan udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko diru laguntzak.

I. Eranskina. Udako oporraldietan udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko diru laguntzak.

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2016 | Gazteria

Xedea

Udalekuak eta kanpaldiak antolatzea.

Laguntzen zenbatekoa

92.000,00 euro

Hartzaileak

- Aisi hezitzaileko programak garatzen dituzten udal antolaketa eta proiekzioko gazte elkarteak.
- Ikastetxeetako gurasoen elkarteak.
- Ikastetxeak.
- Beste gizarte erakunde batzuk. 

Beren helburuagatik, kideen onarpen edo sarbide sistemarengatik, funtzionamenduarengatik, ibilbidearengatik edo jardunarengatik emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa urratzen duten pertsona fisikoek eta juridikoek ezingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eman beharreko diru laguntzen onuradun izan. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.
 

Betebeharrak

Diru laguntzak jaso ahal izango dituzte:

  • Denboraldi hauetan antolatutako udalekuak eta kanpaldiak hartuko dira kontuan: udako oporraldirako, ekaineko azken astearen eta iraileko lehen astearen artean.
  • Udalekuaren iraupena 5 eta 21 egun artekoa izan beharko da.Gutxienekoa betetzen ez duten jarduerak eta gehienezkoa gainditzen duten egunak ez dira kontuan hartuko.Gutxienez 10 parte-hartzailerekin.
  • Ekintzaren hartzaileak 3 eta 18 urte arteko haur, nerabe eta gazte gipuzkoarrak izan beharko dira.

Deialditik kanpo geratuko dira:

  • Jarduera akademikoak
  • Hezkuntza aisialdia lehentasuntzat ez daukaten udalekuak edota kanpaldiak (kirolekoak, musikakoak eta abar).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza bat ikastea helburu duten jarduerak.
  • Udalekuen, kanpaldien eta ibilaldien erregimena arautzen duen Eusko Jaurlaritzako ekainaren 25eko 170/1985 Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten ez duten jarduerak.

Eskaerak aurkezteko epea

2016ko apirilaren 15a arte.

Memoriak aurkezteko epea

2016ko irailaren 15a arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

ESKAERA EGITERAKOAN:

* Aplikazio informatikoaren bidez emandako eskaera, sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein egiaztapen bitartekorik aurkeztu beharko du. 

*Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

* Banku edo aurrezki erakunde batek bidalitako agiria diru laguntza jasoko duen erakundearen izenean kontu korronterik badagoela egiaztatzeko, baldin eta Kultura, Turismo,Gazteria eta Kirol  Departamentuak daukan informazioarekin bat ez badator.

GASTUA JUSTIFIKATZEKO:

* Udalekuaren edo kanpaldiaren memoria, proiektuaren helburuen ebaluaketa jasotzen duena.

* Genero ikuspegitik, programaren garapenean erabilitako metodologia azaldu:lehentasunak eta hobekuntzak. Lehentasunen arabera lortutakoren ebaluazioa.

* Halaber, euskararen erabilera sustatzeko ezarritako ekintzak zehaztuko dira; kontuan hartuko dira hala euskaraz antolatutako udalekuak nola osoki euskaraz soilik ez diren udalekuak, baldin eta beren lana deskribatzen badute euskararen sustapena lortzeko.

*Jardueran parte hartzen dutenen zerrenda, adina, sexua eta bizilekua ere zehaztuz.

*Jarduerako talde arduradunaren (monitoreak eta zuzendariak) zerrenda.

*Jardueraz arduratuko diren langile boluntarioen zerrenda.

* Jardueran parte hartuko duten zuzendari eta monitoreen denbora libreko  tituluak.

Jardueren talde arduradunak gutxienez ere denbora libreko zuzendari titulu edo diploma duen pertsona bat eta monitore  bat izango ditu.

Lehen hamar laguneko taldea gainditzen duten 15 laguneko talde bakoitzak gutxienez ere beste monitore bat izango du.

Monitoreen %40k denbora libreko monitorearen diploma eduki behar dute.

* Diru sarreren eta gastuen balantzea.

* Kontratatutako erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopia eta ordainagiria (indarrean dagoena).

* Behar izanez gero, hezkuntza behar bereziak dauzkaten parte-hartzaileei buruzko egiaztagiriak.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta. 

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa

Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:

On-line laguntza:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK:

Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)

Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

Telefonoa: 900110111

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-21:00.

                            Larunbata:10:30-14:00

elkartegintza@gipuzkoa.eus

uimaz@gipuzkoa.eus

 

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, Diputatuen Kontseiluak 2016ko martxoaren 8an onartuak, eta GAOn 2016ko martxoaren 15ean, 50. alean, argitaratuak.

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko 2016ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak 2016ko martxoaren 8a onartua, eta GAOn 2016ko martxoaren 15ean, 50. alean, argitaratua.

Interneteko sarbidea

Egoitza elektronikoa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

CRAJ
900110111
uimaz@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: