Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > IV. eranskina. Udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzeko diru laguntzak.

IV. eranskina. Udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta jarduerak garatzeko diru laguntzak.

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2016 | Gazteria

Xedea

Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta  jarduerak garatzeko diru laguntzak:

Lau modalitate aurreikusten dira:

* Hiru urteko aurreikuspena izango duen plan bat egitea. Plan horretan, besteak beste, Udalak Haur eta Gazteria Sustatzeko arloaren garapena aurreikusiko da, jarduera eta zerbitzuak diseinatuz eta abian jarriz.

* Udalerrian hobekuntza proiektu bat egitea, urtebeteko iraupena izango duena.

* Haur eta Gazteak Sustatzeko Sistema indartzea.

* Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen sistema mantentzea.

Laguntzen zenbatekoa

550.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak .

Betebeharrak

Oinarri hauetan agertzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten Gipuzkoako udalek  izango dute diru laguntza lortzeko aukera:

* Udalerrian Haur eta Gazteak Sustatzeko Sistemaren ezarpena bultzatzeko konpromiso formala hartzea.

*Proposamen bat lantzea beren jarduketen deskribapena biltzen duena, udalaren eta aldundiaren arteko lankidetza oinarrituko den proposamenari  buruzkoa.

* Sustapen egitura organiko bat izatea edo prozesu hasieran sortzea.

* Haur, nerabe eta gazteen parte-hartze egonkorrerako kanalak edukitzea edo prozesu hasieran sortzea.

* Eskatutakoaren neurriko ahalegin ekonomikoa egitea.

* Dagokion lankidetza programako helburuetan, genero ikuspegia sartzeko konpromisoa hartzea.

* Dagokion lankidetza programan, euskararen erabilera sustatzea.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko: 2016ko apirilaren 15ean amaitzen da. 

Diru laguntzak justifikatzeko: 2016ko azaroraren 15a bitartean.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerarekin batera aurkeztu beharrekoa:

*Aplikazio informatikoaren bidez lortutako eskabide orria, sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein egiaztapen bitartekorik aurkeztu beharko du.

*Jardunketen proposamen bat, udalaren eta aldundiaren arteko lankidetza oinarrituko den proposamenari buruzkoa.

Justifikazioarekin batera aurkeztu beharrekoa:

* Diru laguntza lortzeko aurkeztutako programa, jarduera edo zerbitzuentzat udalak xedatutako eta egindako gastua jasotzen duen Udaleko kontu-hartzailearen ziurtagiria.

* "Gaztesare" intranetean, bere udalerriari dagozkion datuak sartu eta eguneratuak edukitzea.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa

Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:

On-line laguntza:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik  15:00etara.

DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK:

Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)

Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

Telefonoa: 900110111

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-21:00.

                              Larunbata:10:30-14:00

elkartegintza@gipuzkoa.eus

uimaz@gipuzkoa.eus

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, Diputatuen Kontseiluak 2016ko martxoaren 8an onartuak, eta GAOn 2016ko martxoaren 15ean, 50. alean, argitaratuak.

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko 2016ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak 2016ko martxoaren 8a onartua, eta GAOn 2016ko martxoaren 15ean, 50. alean, argitaratua.

Interneteko sarbidea

www.gfaegoitza.net

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

CRAJ
900110111
uimaz@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: