Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > III. Eranskina. Elkarteen antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.

III. Eranskina. Elkarteen antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Gazteria

Xedea

Elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.

Laguntzen zenbatekoa

10.000,00 euro

Hartzaileak

Diru laguntzak lortzeko aukera izango dute:

* Haur edo/eta gazte elkarteen koordinakundeek edo federazioek, eta benetan koordinakundeak izan gabe gazteen aisialdi elkarteekin koordinazio lanak egiten dituzten elkarteek.

Era berean, diru laguntzak lortzeko aukera izango dute gazte elkarteenak ez diren koordinakundeek, baldin eta bere lana egiteko egiaztatutako desgaitasunen bat duten pertsonak badituzte.

Beren helburuagatik, kideen onarpen edo sarbide sistemarengatik, funtzionamenduarengatik,ibilbidearengatik edo jardunarengatik emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa urratzen duten pertsona fisikoek eta juridikoek ezingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eman beharreko diru laguntzen onuradun izan. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak. 

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2017ko maiatzak 3
Amaiera: 2017ko maiatzak 29

Memoriak aurkezteko epea

2017ko urriaren 15a arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

ESKAERA EGITERAKOAN:

 

*Aplikazio informatikoaren bidez emandako eskaera, sinadura elektronikorik, pasahitz edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein egiaztapen bitartekorik aurkeztu beharko du.

 

*Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

  

* Banku edo aurrezki erakunde batek bidalitako agiria diru laguntza jasoko duen erakundearen izenean kontu korronterik badagoela egiaztatzeko, baldin eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol  Departamentuak daukan informazioarekin bat ez badator. 

 

GASTUAREN JUSTIFIKAZIOA

 

*Jardueren memoria. Zuzendaritza organoetan emakume eta gizonen parte hartzea adierazi (kargua, kopurua, sexua, etab.). Espresuki adierazi beharko ondorengoa: euskararen erabilera sustatzeko eta genero ikuspegia txertatzen hartutako neurriak; eta, euskararen erabilera plana eta berdintasun planaren aipamena.

 

*Dagokion urtean  izandako gastuen eta diru sarreren balantzea. Urte  horretako gastuak izan arren laguntza justifikatu behar den unearen ondorengoak izateagatik urriaren 15ean justifikatu ezin diren gastuak justifikatzeko honela egingo da: gastu horien aurreikuspena aurkeztuko da.

 

*Diruz lagundutako ekintzen arabera bereizitako gastu eta diru sarreren ordainagirien zerrenda zenbatua, gertatu diren ordenan.Atxikitako ereduaren arabera (1. eredua).

 

Langileri  gastuei dagokienez aipatutakoaz gain, modu bereizian xehatu beharko dituzte nominari dagokion zenbatekoa, eta, erakunde ordaintzaileak Gizarte Segurantzari emandako ekarpena. Atxikitako ereduaren arabera (2. eredua).

 

Langileei lankidetzan aritzeagatik ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren zenbakia xehatu beharko dute.

 

*Erakunde onuraduneko langileei ordaindutakoa justifikatzeko agiria, Gizarte Segurantzak igorritakoa (TC2) eta nominaren kopia. 

 

Lankidetzan aritzeagatik langileei ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren kopia dagokion hartu izanarekin aurkeztu beharko da honako datu hauek zehaztuta: izen-abizenak, langileen NAN zenbakia, IFK, erakunde ordaintzailearen izena eta helbidea, ordainketa-agiriaren data, ordainketaren kontzeptua, zenbatekoa.

 

Ordainketa banku entitate baten bidez egin bada eta ez badu hartu izanaren agiririk, zenbateko horren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du ordainagiriarekin batera, eta, aurreko atalean adierazitako datuak xehakatuko ditu.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa

Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:

On-line laguntza:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK:

Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)

Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

Telefonoa: 900110111

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-21:00.

                             Larunbata: 10:30-14:00

elkartegintza@gipuzkoa.eus

uimaz@gipuzkoa.eus

 

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, Diputatuen Kontseiluak 2017ko martxoaren 28an onartuak, eta GAOn 2017ko apirilaren 7an, 69. alean, argitaratuak.


Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko 2017ko deialdia, GAOn 2017ko maiatzaren 2an, 82. alean, argitaratua.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

CRAJ
900110111
uimaz@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: