Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > II. Eranskina. Aisialdi eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.

II. Eranskina. Aisialdi eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Gazteria

Xedea

  • Aisialdi Eskolen urteko jarduera programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.

Laguntzen zenbatekoa

77.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan jarduten duten eta ezagupen ofiziala daukaten aisialdiko eskolak.

Beren helburuagatik, kideen onarpen edo sarbide sistemarengatik, funtzionamenduarengatik, ibilbidearengatik edo jardunarengatik emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa urratzen duten pertsona fisikoek eta juridikoek ezingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eman beharreko diru laguntzen onuradun izan. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.

Betebeharrak

* Eskolek antolatutako prestakuntza programen edukiek bat egin beharko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan ezarritakoarekin.

 

* Hala, aipatutako araudiarekin bat, haurren eta gazteen aisialdirako begirale ikastaroak 200 ordu iraun beharko du, eta haurren eta gazteen aisialdirako zuzendari ikastaroak, berriz, 100 ordu. Ordu kopuru horrek ez ditu barnean hartzen tutoretza, praktika eta ikastaro monografikoetarako erabilitako orduak. Ikastaroetan ezingo da inoiz egunean zortzi ordu baino gehiago ezta bi ordu baino gutxiago zenbatu.

 

* Begirale  eta zuzendari ikastaroetan eta ikastaro monografikoan izena emandako ikasleak hamar izan beharko dira, gutxienez, eta hogeita hamar, gehienez.

 

*Haurren eta gazteen aisialdiko begirale  eta zuzendari ikastaroak egiten ari direnek ezingo dute ikastaro monografikoetan parte hartu. Ikastaro monografikoetan, aisialdiaren pedagogiarekin zerikusia daukaten alorrak jorratu beharko dira soilik, eta hamabost ordu iraun beharko dute, gutxienez.

 

*Beste autonomia erkidego batzuetan lortutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan monitore titulua ateratzeko eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten diplomak homologatzeko, ikastaroak ez dute izango ordu kopuru finko bat. Eskolek zehaztuko dute zenbatekoa izan.

 

* Titulua lortzeko derrigorrezkoak izango dira praktika aldia eta bukaerako jarduera memoria, eta dagokion eskolak gainbegiratu eta onetsi beharko ditu.

 

*Aisialdi Eskolen antolaketa egiturari dagokionez, diru lagunduko dena ondorengoa izango da: Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoen egiturari dagozkion gastuak. 

Eskaerak aurkezteko epea

Inicio: 3 de mayo de 2017
Finalización: 29 de mayo de 2017

Memoriak aurkezteko epea

2017ko irailaren 15a arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

ESKAERA EGITERAKOAN:

* Aplikazio informatikoaren bidez emandako eskaera, sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein egiaztapen bitartekorik aurkeztu beharko du.

 

*Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

  

*Banku edo aurrezki erakunde batek bidalitako agiria diru laguntza jasoko duen erakundearen izenean kontu korronterik badagoela egiaztatzeko, baldin eta Kultura, Turismo,  Gazteria eta Kirol Departamentuak daukan informazioarekin bat ez badator. 

GASTUA JUSTIFIKATZEKO:  

* Diruz lagundutako ikastaroen eta jardueren memoria, ikasleen ezaugarriak adieraziz (kopurua, adina, sexua, etab.). Urteko jarduera programan, euskararen erabilera sustatzeko eta genero ikuspegia txertatzeko burututako ekintzen berri eman; halaber, euskararen erabilera plana eta berdintasuneko planaren aipamena egin.

 

* Ikasturteari dagozkion gastuen eta diru sarreren balantzea.

 

* Diru sarreren eta gastuen ordainagirien zerrenda  zenbatua, diruz lagundutako kontzeptuen arabera bereizita, gertatu diren ordenan. Atxikitutako ereduaren arabera (1.eredua).

 

*Langileri gastuei dagokienez aipatutakoaz gain, modu berezian xehatu beharko dituzte nominari dagokion zenbatekoa, eta, eskolak Gizarte Segurantzari emandako ekarpena. Atxikitutako ereduaren arabera (2. eredua).

 

Langileei lankidetzan aritzeagatik ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, dagokion ordainketa-agiriaren zenbakia xehatu beharko dute. 

 

* Erakunde onuraduna kontratatutako langileen ordainketa zurigarria (TC2), Gizarte Segurantzaren agiria, eta nominaren kopia. 

 

Lankidetzan aritzeagatik langileei ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren kopia, dogokion hartu izanaren agiriarekin eta honako datu hauek azaltzen direla: izen-abizenak, langileen NAN zenbakiak, IFK, aisialdi eskolaren izena eta helbidea, ordainketa-agiriaren data, ordainketaren kontzeptua, zenbatekoa.

 

Ordainketa banku entitate baten bidez egin bada eta ez bdu hartu izanaren agiririk, zenbateko horren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du ordainagiriarekin batera,  eta, aurreko atalean adierazitako datuak xehakatuko ditu.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa

Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK:

Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)

Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

Telefonoa: 900110111

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-21:00.

                           Larunbata: 10:30-14:00

elkartegintza@gipuzkoa.eus

uimaz@gipuzkoa.eus

 

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, Diputatuen Kontseiluak 2017ko martxoaren 28an onartuak, eta GAOn 2017ko apirilaren 7an, 69. alean, argitaratuak. 

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko 2017ko deialdia, GAOn 2017ko maiatzaren 2an, 82. alean, argitaratua. 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

CRAJ
900110111
uimaz@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: