Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Gordailua. Gipuzkoako Kultura ondare higigarriaren zentroan etnografiaren alorrean prestakun­tza praktika egiteko beka

Gordailua. Gipuzkoako Kultura ondare higigarriaren zentroan etnografiaren alorrean prestakun­tza praktika egiteko beka

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kultura ondarea

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gordailua. Gipuzkoako Kultura ondare higigarriaren zentroan etnografiaren alorrean izaera teorikoko eta praktikoko prestakun­tza praktika egiteko beka bat da.  Gordailua zentroa Irunen dago.  Bekaren iraupena zortzi hilabetekoa izango da ikaslea praktikak egiteko Gordailuan sartzen den unetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo egunean hasi eta 2017ko ekainaren 15ean bukatuko da.

Bete beharreko baldintzak

Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.

- 30 urte baino gehiago ez izatea. Zehazki 2017ko abenduaren 31n 31 urte bete gabe izatea.

-EGA titulua edo baliokidea edukitzea eskatzen denean.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Aurtengo eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (2016ko abenduaren 31n, 31 urte baino gutxiago duela ziurtatuz)
  • Memoria non izangaiak Gordailua, Gipuzkoako Kultura Higigarriaren Zentroko bildumen pieza bat dokumentatuko duen eskatuko zaion mailaren arabera (erregistroa, katalogoa...)MEMORIA HORI EZ DA ORAIN AURKEZTU BEHAR BEKA ESKATZEKO!!! Aurrerago entregatuko da.
  • Eskatzaileak Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
  • Eskatzailea zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan bost urteko gutxienezko epean azken hamar urtetan izan duela egiaztatzen duen auzotasun administratiboaren egiaztagiria
  • Kontu korrontearen titularitatea ziurtagiria
  • Euskera ezagutzea. E.G.A. titulua edo baliokidea. Titulazioaren bidez  justifikatuko dute.
  • Egiaztagiri akademikoak eta currículum vitae agirien bidez ziurtatua

 

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Informazio osagarria

  • Helbidea:

          - GORDAILUA. AUZOLAN 2-4. 20003 IRUN

  • Harremanetarako

Carlos Olaetxea Elosegi

               - Tel.: 34 943 112798 eta 943 415178

- E-mail: colaetxea@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

0210/169/2017 Foru Agindua, maia tza ren 19koa, Gordailua, Gipuzkoako Kultura ondare higigarriaren zentroan etnografiaren alorrean izaera teorikoko eta praktikoko prestakun tza praktika egiteko beka emateko 2017. ekitaldiko diru-lagun tzen deialdia onartzen duena

 

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudea tzen dituen bekak eta lagun tzak emateko oinarri arau tzaileak.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Carlos Olaetxea Elosegi
943-112798
colaetxea@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: