Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Proiektu solidarioetako parte hartzaileen bidaiak finantzatzeko diru laguntza boltsak

Proiektu solidarioetako parte hartzaileen bidaiak finantzatzeko diru laguntza boltsak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Lankidetza

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Proiektu solidarioetako parte hartzaileen bidaiak finantzatzeko diru laguntza boltsak.

Laguntzen zenbatekoa

20.000,00 euro

Hartzaileak

Beka hau eskuratu ahal izango dute ondoko baldintzak betetzen dituen edonork:
- Beka eskatzen duen urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak izatea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan administrazio auzoatar dela egiaztatzea 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera orria
- Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia (nortasun agiria,).
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete, berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura, Turismo,Gazteria eta Kirol Departamentuaren esku utz ditzaten.
- Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
- Egiaztagiri bat 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzoa dela egiaztatzen duena.
- Currículum vitaea eta espediente akademiko dokumentatua. Ez dira kontuan hartuko inola ere ekintza zerrendatu eta ez kreditatuak.
- Lankidetza eskaintzen duen GKEren kooperazio proiektua.
-- Proiektuaren aurkezpena.
-- Proiektuaren helburu zehatzak.
-- Diruz lagungarriak diren gastuen aurrekontua: (joan-etorriak, bisatua, istripu eta gaixotasun aseguruaren poliza).
- Azken ekitaldiko PFEZ aitorpena, partaide den familia unitatearena.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2017ko maiatzaren 27a
Amaiera: 2017ko ekainaren 15a

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz.Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Turismo, Gazteria eta  Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mitxe¬lena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

2017ko maiatzaren 16ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatzen dituen beken eta laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena.

Maiatzaren 19ko 0204/012/2017 Foru Agindua, proiektu solidarioetako parte hartzaileen bidaiak finantzatzeko diru laguntza boltsak emateko 2017. ekitaldiko diru laguntzen deialdia onartzen duena.

Informazio osagarria

On-line laguntza:
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara

Bestelako argibideak:
Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirol Departamentua
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza

Mª Asun Ruiz eta Nerea Garcia
943115257/113755
lankidetza@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: