Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak

Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Ingurumena

Bekak Aldaketa klimatikoa arintzeko eta egokitzeko

Aldaketa klimatikoa arintzeko eta egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:
a) Berotegi efektuko gasen emisioa mugatzea deialdi honetako beste ildo batzuetan aintzat hartu ez diren eremuetan. Karbono hustulekuen analisia eta indartzea.
b) Arrisku analisia eta ahultasun azterketak Gipuzkoako inguruaren eta lurraldearen osagaien aldaketa klimatikoaren aurrean: kostaldeak, ibaiak, hiriguneak, natura sistemak eta nekazari tza sistemak.
c) Aldaketa klimatikoaren eraginak Gipuzkoako ekonomiaren eta alor ekonomikoen gainean: nekazar tza, basogintza, turismoa, administrazioa, osasuna, eta abar.
d) Erresilien tziaren egokitze eta hobekuntza aukerak aldaketa klimatikoaren aurrean

Laguntzen zenbatekoa

12.000 euro

Aurkeztu behar diren agiriak

 

Foru Aldundi honetako egoitza elektronikoan kokatua dagoen diru laguntzen atariaren bidez egin behar da eskaria (https://www.gfaegoitza.eus).

Ondoko dokumentuak aurkeztu behar dira:

- Beka eskatzeko web inprimakia, behar bezala beteta.

- Proiektuaren aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia. Agiri honetan emaitzak dibulgatzeko lehenengo proposamena jasoko da. 15-20 orrialde izango ditu gutxi gorabehera, eta laburpen bat izango du euskaraz eta gaztelaniaz idatzita.

- Euskara eta ingelesezko ezagutzak egiaztatzen dituzten titulu akademikoen eta NANaren kopia kautotua, eta baita eskatzailearen curriculum labur bat ere.

- Eskatzaileak beka jasotzen duen proiektua garatzeko tutore edo zuzendari baten laguntza izango badu, tutore edo zuzendari horren nortasun agiriaren kopia ere aurkeztuko da. Era berean, tutore edo zuzendariak lan egiten duen entitateak sinatu eta zigilatutako ziurtagiria aurkeztuko da; bertan adieraziko da bekaren xede den proiektuaren tutore edo zuzendari izateko konpromisoa hartzen duela.

 

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, (https://www.gfaegoitza.eus). Bertan, diru-laguntzen atarirako sarrera dago,. Orobat, horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz edo aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotzen diren kode operatiboa erabiliz

Ebazpen Epea

Deialdia ebatzi eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, deialdi bakoitza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igaro ondoren ebazpena ez balitzaie eskatzaileei behar bezala jakinarazi, beka eskaera ezetsitzat jo ahal izango da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioaren Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Araudi aplikagarria

- 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk);
Foru Araua garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 FD).

 

- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. (2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).


- 2017ko deialdia: hamar beka emateko, hondakinen prebentzio eta birzikla tzeari buruzko, ikerketa eta berrikuntzako energia iraunkorrari eta aldaketa klimatikoari buruzko eta aldaketa klimatikoaren informazioari eta komunikazioari buruzko proiektuetarako

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Ingurumen zuzendaritza
943112948
aldaketaklimatikoa@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: