Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetako bekak
Eskaera epea:
Epez kanpo
. Urtea
:2017 |
Ingurumena
Deskribapena
Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetako bekak azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:
a) Aurrezpen eta eraginkortasun energetikorako teknologia berritzaileak.
b) Teknologia energetiko berriztagarriak, Gipuzkoan ezartzea.
c) Mikrosorkuntza energetikoa eta sorkuntza banatua.
d) Kontsumo energetikoen kontabilizazio eta telekudeaketa sistemak.
e) Energia berriztagarrietan oinarritutako energia deszentralizatutako hornikuntza sistemak landa gunetan jartzea.
Hartzaileak
Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera profesionala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan.
Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Zehazki, zientzietako adarretako, arkitekturako eta ingeniaritza tituludunak titulazio akademiko hau eskatuko da: Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino lau urte lehenagokoa izango da. Gainera, ikertzaileak egiaztatu beharko du talde ikertzaile bati atxikita dagoela, unibertsitate publiko edo pribatuko matrikulazioaren bitartez, ikerketa zentro publiko edo pribatu edo enpresa baten kontratuaren bitartez edo bestelako dokumentu baten bitartez, non adierazten baita pertsonaren, ikerketa zentroaren eta, hala badagokio, ikertzaile talde zehatzaren arteko harremana. Atxikipenaz gain, garbi geratu behar du dagokion egituraren barruan burutuko den proiektu motak, karrera amaierako proiektua izan, doktorego tesiaren aurretiko ikerketa izan edo ikerketa pribatu zehatz bat izan.
Era berean, euskara ezagutzaren titulua egiaztatu beharko dute, Hizkuntzen Europako erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailakoa, hain zuzen ere. Eskatzaileak ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Aurkeztu beharreko agiriak
Foru Aldundi honetako egoitza elektronikoan kokatua dagoen diru laguntzen atariaren bidez egin behar da eskaria (https://www.gfaegoitza.eus).
Ondoko dokumentuak aurkeztu behar dira:
-Beka eskatzeko web inprimakia, behar bezala beteta.
- Proiektuaren aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia. Agiri honetan emaitzak dibulgatzeko lehenengo proposamena jasoko da. 15-20 orrialde izango ditu gutxi gorabehera, eta laburpen bat izango du euskaraz eta gaztelaniaz idatzita.
- Euskara eta ingelesezko ezagutzak egiaztatzen dituzten titulu akademikoen eta NANaren kopia kautotua, eta baita eskatzailearen curriculum labur bat ere.
- Eskatzaileak beka jasotzen duen proiektua garatzeko tutore edo zuzendari baten laguntza izango badu, tutore edo zuzendari horren nortasun agiriaren kopia ere aurkeztuko da. Era berean, tutore edo zuzendariak lan egiten duen entitateak sinatu eta zigilatutako
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
Eskaerak aurkezteko lekua
Internet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, (https://www.gfaegoitza.eus). Bertan, diru-laguntzen atarirako sarrera dago,. Orobat, horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz edo aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotzen diren kode operatiboa erabiliz.
Informazio osagarria
Bekaren oinarrietan zehazten da zein izango den hautagien hautaketa prozesua eta baita balioespen irizpideak ere.
Araudi aplikagarria
- 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk);
- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. (2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
- 2017ko deialdia: hamar beka emateko, hondakinen prebentzio eta birzikla tzeari buruzko, ikerketa eta berrikuntzako energia iraunkorrari eta aldaketa klimatikoari buruzko eta aldaketa klimatikoaren informazioari eta komunikazioari buruzko proiektuetarako