Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Turismo sektorean aplikatutako ikerketarako bekak

Turismo sektorean aplikatutako ikerketarako bekak

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Turismo

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Turismoaren sektorean aplikatutako prestakuntza berezirako eta ikerketarako bekak.

Laguntzen zenbatekoa

50.000,00 euro

Hartzaileak

Unibertsitate titulu hau dutenak:
• Turismoko Gradua edo diplomatura.
• Gizarte Zientzien arloko Gradua.
Aipatutako goiko betekizun horiek bete gabe izan arren, eskabidea egiten duenak uste badu beken deialdia egiteko ebazpena argitaratzen den ekitaldiko ekainerako betekizunok beteko dituela, eskabidea onartuko da eta behin-behinean ebaluatuko da azken emaitzei begira. Beka emateko orduan bete beharreko baldintza izango da,  beka behin betiko emateko orduan eskabide-egileak ikasketak burututa dituela egiaztatzea agirien bidez; horretarako, dagokion dokumentazio akademikoa aurkeztu beharko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritzan.

Atzerriko tituluak behar bezala homologatu beharko ditu beka eskaera aurkezten den unean Hezkuntzan eskumena duen ministerioak.

 

Baldintzak

- Beka eskatzen duen urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak izatea
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
 

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera orria
- Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia (nortasun agiria,).
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete, berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura, Turismo,Gazteria eta Kirol Departamentuaren esku utz ditzaten.
- Eskatzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
- Azken hamar urteotan gutxienez bost urtez  Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein herritako auzotarra izan dela egiaztatzen duen auzotartasun egiaztagiria.
- Agiri-bidezko curriculum vitae eta espediente akademikoa.
- Egingo den ikerketa proiektua, gehienez 15 orri izan beharko dituena.
- Unibertsitateko irakasle edo sona handiko ikertzaile batek egindako txostena, ikerketa proiektua bermatuko duena.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2018ko maiatzaren 24a
Amaiera: 2018ko ekainaren 13a

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.eus helbidean) barrena, diru laguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz.Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Turismo, Gazteria eta  Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mitxe¬lena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

2018ko apirilaren 24ko Diputatuen Kontseiluak onartutako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatzen dituen bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

03-030/2018 Foru Agindua, maiatzaren 14koa, turismo sektorean aplikatutako ikerketarako bekak emateko 2018ko deialdia onartzen duena.

Informazio osagarria

Turismoko Zuzendaritza Nagusia. Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.

Eneritz Toledo Mendinueta: 943 11222/ emaila: etoledo@gipuzkoa.eus

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Turismo

Eneritz Toledo Mendinueta
943-112187
etoledo@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: