Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > José Ignacio Tellechea Idígoras. Historia ikertzeko beka (2017)

José Ignacio Tellechea Idígoras. Historia ikertzeko beka (2017)

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kultura ondarea

Deskribapena

Gipuzkoako lurralde historikoari buruzko azterketa historikoak egiteko  ikerketa beka bat . Azterketak diziplina desberdinetatik abiatuta egin daitezke.

Ez da sartzen iturri dokumentalen edizioarekin lotutako proiektuak egitea eta katalogo eta inbentario dokumentalak egitea.  Beka lortu duten lanen iraupena hamabi hilabetekoa izango da, beka eman dela jakinarazi denetik kontatzen hasita.

Hartzaileak

Beka hau unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek lortu dezakete.

 

Betebeharrak

  •  Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

  • Unibertsitateko goi mailako titulu baten jabe diren pertsonek.

  •  Deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak dituen edonork.

  • Lehentasuna izango du, deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez dituen edonork, beteak dituen edonorekiko.

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa osa tzen duten edozein herritan auzotar izatea azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.

Eskaerak aurkezteko epea

Aurkezteko epea 2017ko ekainaren 15ean amaituko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Aurtengo eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

 

  • Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia (edo antzekoa)
  • Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak (ez bada markatu interneteko eskariak berauek kontsultatzeko baimena)
  • Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki etxe batek emana
  • Azken hamar urteotan gutxienez bost urtez Gipuzkoako lurralde historikoko edozein herritako auzotarra izan dela egiaztatzen duen auzotasun administratiboaren egiaztagiria
  • Agiri- bidezko curriculum vitaea  eta  espedientea akademikoa  dokumentatua
  • Egingo den ikerketaren proiektua, gehienez ere 15 orrikoa ondorengo epigrafeetan egituratua:
    - Izenburua.
    - Proiektuaren aurkezpena.
    - Proiektuaren helburu zeha¬tzak (bekaren iraupena kontuan hartuta).
    - Gaiaren interesgarritasuna eta ikerketen egungo egoera.
    - Hipotesia, metodologia eta lan egitasmoa.
    - Iturriak eta berariazko bibliografia.
    - Aurreikusitako gastuen aurrekontua.
  • Unibertsitateko irakasle edo sona handiko ikertzaile batek egindako txostena, ikerketa proiektua bermatuko duena.

 

 

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak aurkeztu ahal izango dira:

  • SOILIK Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan, www.gfaegoitza.net, diru laguntzen atari honetako indikazioak jarraituz.

Jasoko diren agiriak

Onartu dela edo ez dela onartu dioen ebazpena.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak

Balizko egintza administratiborik gertatzen bada ez onartutzat hartuko da, horrela xedatzen baitu 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 44.artikuluan.

Informazio osagarria

  • Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO). San Frantzisko pasealekua, 2. 20400 Tolosa.
  • Begoña Irazu Lopetegui. Artxiboetako goi teknikaria
    Helbide elektronikoa: birazu@gipuzkoa.eus
  • Tel.: + 34 943 415244

Laguntzaren agiriak (G.A.O.)

2017ko maiatzaren  16ko Diputatuen Kontseiluko Akordioa, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak emango dituen beken eta laguntzen oinarri arau¬tzaileak onartzen dituena

0210/168/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idígoras beka emateko. 2017. ekitaldiko diru laguntzen deialdia onartzen duena.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Begoña Irazu Lopetegui
943415244
birazu@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: