Orri honetako eduki nagusira joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orria irekiko du, leiho berri batean.

Lengoaiak:

Nabigazio laguntza:

Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza, beka eta diru laguntzen ataria
Egoitza elektronikoa
Guneko goiburuaren inprimatzeko bertsioa

Zu hemen zaude: Hasiera > Bilaketa > Nicanor Zabaleta beka, harizko tresnen instrumentistentzat

Nicanor Zabaleta beka, harizko tresnen instrumentistentzat

Eskaera epea: Epez kanpo . Urtea :2017 | Kulturaren sustapena

Deskribapena

“Nicanor Zabaleta musika beka”, interpretari bakarlari gisa aritzeko espezializazio ikasketak egiteko, ondoren aipatzen diren instrumentuetako batean: biolina, biola, biolontxeloa harpa edo kontrabaxua.

Hartzaileak

Eskatzaileek honako baldintza bete behar dituzte:

a) 2017ko abenduaren 31n 26 urte bete gabe izatea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea, azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
c) Laguntza eskatzen deneko espezializazio ikasketei dagokien Kontserbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea (biolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua). Salbuespen gisa onartu ahal izango da titulazio hori ez duen izangaiaren eskaera, baldin eta bere espedientearen eta curriculumaren bitartez aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, epaimahaikoek horiekin bekaren mailara iristen dela irizten badiote.

Betebeharrak

Eskatzaileek ikasketa espezializatuak egiteko proiektu bat aurkeztu behar dute, 2018-2019 ikasturtean egiteko.

Eskaerak musikan adituak diren ospe handiko hiru kidek osatutako ebaluazio batzorde batek aztertu eta baloratuko ditu. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat izango da batzorde horretako idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.

Aukeraketak bi urrats izango ditu: Lehenik, ebaluazio batzordeak eskatzaileak adierazitako merituak neurtuko ditu. Ondoren, entzunaldi bat egingo da eta bertan eskaera egileak bekaren bidez espezializazioa egin nahi duen instrumentuarekin errepertorio bat joko du ebaluazio batzordearen aurrean. Errepertorio hori eskaera egileak proposatutako estilo desberdineko lanen hiru zatik osatuko dute, eta ordu erdi ingurukoa izango da guztira hiru horien iraupena.

Beka behin betiko ematea, ikasketak egiteko erabili nahi duen zentroak edo ikasketa horiek zuzenduko dizkion irakasleak bekaduna onartzearen baldintzapean geratzen da.

Eskaerak aurkezteko epea

Aurkezteko epea 2017ko ekainaren 15ean amaituko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. Eskaera orria behar bezala beteta.
  2. NAren fotokopia.
  3. Eskatzailearen Curriculum vitae dokumentatua, honakoak barne: 1)Kontserbatorioko goi mailako titulazioa, bekaren ikasketa gai den instrumentuari dagokiona,  edo atze­rrian lortu den era horretako beste edozein titulazio, Hezkun­tza Ministerioak homologatua baldin bada. Konpultsatutako fotokopia izan behar du. 2)Musikaren arloan egindako ikasketen espedientearen ziurtagiria. Konpul­tsa­tutako fotokopia izan behar du. 3)Ikasketak egin nahi dituen herrialdeko hizkuntza behar bezala menperatzen duela egiaztatzen duen agiria, eskatzaileak egindako aukerak hala eskatzen duenean. 4) Euskararen ezagupen mailari buruzko adierazpena; ahal bada, adierazten duen dokumentazioaz lagundua: titulazioa edo ikasketak euskaraz egin izanari buruzko dokumentazioa adibidez.
  4. Bekaren helburu den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txos­ten zeha­tza.
  5. Auzotartasun egiaztagiria: eska­tzailea azkeneko azken hamar urteotan ­gutxienez bost urtez Euskal Autonomi Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko udalerrietako bateko auzotarra izan dela egiaztatuko duena.
  6. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki etxe batek emana.
  7. Izen handiko bi per­tso­nek edo bi zentro ofizialen txos­tenak, eskaera egileak proposa­tzen dituen ikasketak buru­tzeko duen gaitasuna ziurtatuz.
  8. Berariazko ardurapeko aitorpena, musika arloko bere ikasketak egiteko erakunde publiko nahiz pribatuetatik aurreko urteetan jasotako beken zenbateko eta kalitateari dagokionez. (eskaera orrian bete honi dagokion informazioa)
  9. Ikasketak egin nahi dituen zentroari buruzko informazioa: ikasketa programa, ikasketen iraupena, irakaslegoa, metodologia eta eskaintzen duen titulazioa zein den.
  10. Ikastetxeak, edota bere lana zuzentzeaz arduratuko den pertsonak, onartzen duela edo onar dezakeela egiaztatzen duen agiria.

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Eskaerak aurkezteko modua

• Eskaerak  Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik. Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du peperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mitxelena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/g behe solairua, 20004 Donostia.  

Bekaren zenbatekoa eta ordainketa modua

Bekaren zenbatekoa, proiektuaren aurrekontuaren arabera finkatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak gehienez 14.000 euro jarriko ditu. 

Beka ondorengo eran ordainduko da:

— Zenbateko osoaren %60a beka ematerakoan, 2017 urtean.

— Zenbateko osoaren %40a 2018 urtean, beka eman deneko ikasketak amaitu eta txostena 2018ko irailaren 15a baino lehenago aurkeztu ondoren, .

Informazio osagarria

Informazio gehiago behar izanez gero:

  • Kultura sustapen eta hedapeneko zuzendaritza nagusia. Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta kalea 9 – 20006 Donostia.
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga / Itziar Almagro
    Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
  • Harremanetarako pertsonaren telefonoa: 943 112891

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2017ko maiatzaren 16ekoa (GAO 100, 2017-05-26). Ikusi OInarriak   eta deialdia

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Arantza Olaskoaga
943112891
aolaskoaga@gipuzkoa.eus

Kontsultak, kexak eta iradokizunak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.

Webguneari buruzko lege oharra: