Eginkizunak eta organigrama
Eginkizunak eta jarduera esparruak
Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren eginkizunak eta jarduera esparruak honako hauek dira:
- Garraioak eta plangintza.
- Bizikleta bideen azpiegiturak.
- Errepide sarea planifikatzea.
- Lurraldeko errepide sarea eraiki, artatu eta ustiatzea.
- Indarrean diren arauetan esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.
Gainera, Departamentuari atxikitzen zaizkio Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA eta Lurraldebus SL foru sozietate publikoak.
Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren eginkizun eta jarduera esparruak funtsean bi lege nagusi hauek xedatutakoaren ondorio dira: Euskal Herriko Autonomia Estatutua (10.34 artikulua) eta 1983ko azaroaren 25eko 27/83 Legea, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzkoa (7. artikuluko a.8 atala), alde batera utzi gabe errepide arloan erregimen komuneko aldundiei dagozkienak.
Egitura organikoa eta funtzionala
Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa
Departamentuak, bere eskumenak betetzeko eta foru diputatuaren goi gidaritzapean, ondorengo unitate organikoak izango ditu:
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia: (eginkizunak)
Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren eginkizuna da bere mendeko unitate organiko guztien egitekoak kontrolatu eta zuzentzea, departamentuak garraioa antolatu eta sustatzeko gaian dituen helburuak lortzearren.
Bere eginkizunak betetzeko, 4.2 artikuluan eman zaizkionez gain, errepideko garraioaren antolatze eta diziplina arloko gai hauetan ere ebazteko eskumena izango du Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusiak deskontzentrazioko arauei jarraituz:
- Bidaiarien garraio publiko erregularraren arloan:- Zerbitzu erregularrei lotutako baimenak eta zerbitzu horien baldintzak aldi baterako ezartzeko edo aldatzeko aginduak ematea, erabilera orokorreko nahiz erabilera bereziko zerbitzuak izan.- Erabilera orokorreko zerbitzuei lotutako baimenak eta zerbitzu horien baldintzak aldatzeko aginduak ematea, baldin emakidan funtsezkotzat jotako klausuletan eraginik ez badute, edo emakidaren baldintzak nabarmen aldatzen ez baditu.- Prezio edo tarifen taulen fiskalizazioa, indarrean dagoen araudia aplikatuz.
- Bidaiarien eta salgaien lineaz kanpoko garraio publikoaren arloan:- Modalitatea gorabehera, zerbitzu mota horiek eskaintzeko behar izaten diren baimen nagusi edo osagarriak ematea.- Zama edo neurri bereziko garraioetarako baimenak ematea.
- Arau-hausteen arloan:- Lehorreko garraioa antolatzeko araudia ez betetzearen inguruko administrazio arau-hauste eta zigorrei buruzko espedienteak ebaztea, edozein kopurutakoa izanda ere, eta zigorra diruzkoa izan edo ez.
- Orokorrean:- Garraio gaietako eskumen eta eginkizunekin lotuta dauden era guztietako tasak likidatzea.- Bermeak eskatzea eta itzultzea, hala dagokionean.
Halaber, bizikleta bideen plangintzari eta sustapenari lotuta, zuzendaritza nagusi honi zera dagokio:
- Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana prestatzeko eta jarraipena egiteko lanetan parte hartzea.
- Bizikleta Bideen Sarea sustatzea eta zabaltzea.
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua (eginkizunak)
Bere titularraren erantzukizunpean, zerbitzu horri garraioa antolatzeko eta sustatzeko gaiari lotutako eginkizun hauek dagozkio:
- Foru Aldundiaren mendeko garraioak antolatzeko, ikuskatzeko eta zigortzeko eskumenen barne kudeaketa eraginkortasunez eta eragingarritasunez egitea, erabiltzaileen zerbitzuan.
- Lurraldeko garraio politika zehaztea eta ezartzea.
- Bidaiarien zerbitzu publikoa sustatzea eta hobetzea.
- Mugikortasun iraunkorra sustatzea lurralde osoan; eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana kudeatzea eta ezartzea.
- Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia (eginkizunak)
Titularraren buruzagitza eta erantzukizunpean, Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak dira honako hauek:
- Lurralde historikoko errepideen eta bizikleta bideen sareak proiektatu, eraiki, artatu eta ustiatzea, foru dekretu honetan aipatutako eskumenen barruan.
- Errepide sarearen plangintza orokorra egitea, Euskadiko Errepideen Plan Orokorra prestatzeko eta jarraipena egiteko lanetan parte hartuz.
- Gipuzkoako Errepideen Lurraldearen Arloko Plana eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana prestatu eta jarraipena egitea.
- Bide azpiegituretako inbertsioen programazioa egitea.
- Gainbegiratzea eta koordinatzea, bere eskumeneko gai guztietan eta zuzendaritzako zerbitzuen bitartez, BIDEGI SAk egiten dituen lanak bere ardurapeko errepideetan.
Bere eginkizunak betetzeko, 4.2 artikuluan eman zaizkionez gain, gai hauetan ere ebazteko eskumena izango du Bide Azpiegituretako zuzendari nagusiak deskontzentrazioko arauei jarraituz:
- Errepideen eta bizikleta bideen diziplina eta babesa:-Errepideen eta bizikleta bideen araudian aurreikusitako mota guztietako baimenak ematea edo ez ematea eta nahitaezko txostenak egitea, bideko herri jabarigune eta babesguneetan obrak eta jarduerak egin eta lurzorua erabili nahi denean.-Arau-hauste administratiboengatik irekitako edozein espediente ebaztea, hauek izan ezik: Etxebizitza edo industria pabilioiak botatzeko aginduak eta 60.000 eurotik gorako isunak.Errepideei eta bizikleta bideei, edo haietako elementu funtzionalei, seinaleei edo balizei eragindako kalteengatik erantzuteko espedienteak ebaztea.
- Orokorrean:-Departamentuaren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa eta prezio publikoak likidatzea, departamentuari atxikitako herri jabariaren aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharrekoak barne.Zerbitzu publikoen funtzionamenduak hirugarrenei eragindako kalteengatik irekitako ondare erantzukizuneko espedienteak ebaztea, erreklamazioak 60.000 euro gainditzen ez duenean.Bermeak eskatzea eta itzultzea, hala dagokionean.
Bide Azpiegituretako zuzendari nagusiak ondare erantzukizuneko espedienteetan emandako ebazpenek administrazio bidea amaitzen dute, hala ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 142.6 artikuluan.
- Bide Artapeneko eta Kudeaketako Zerbitzua. (eginkizunak)
Bere titularraren erantzukizunpean, zerbitzu horri dagokio Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen eta bizikleta bideen sareak zaintzea, artatzea eta bideragarritasuna kudeatzea, planak eta proiektuak idatziz, bide azpiegiturak eta elementu funtzional guztiak artapen eta segurtasun baldintza onetan mantentzeko obrak eginez eta bideragarritasunari laguntzeko lanak nahiz zerbitzuak kudeatuz.
Era berean, zeregin hauek ere dagozkio:
- Errepide eta bizikleta bideen artapenaren alorreko arau teknikoak egunean jartzea.
- Bideragarritasuna kudeatzeko teknologia berriak sustatzea, garraioko sistema adimendunak erantsiz eta Mugikortasuna Kudeatzeko Zentroa funtzionalki garatuz.
- Entitate publiko nahiz pribatuekin harremanetan egotea, bideragarritasuna kudeatzeko ideia berritzaileak definitu eta gauzatzeko.
- Herrilanen kontzesiorako kontrolen kudeaketan laguntzea.
- Bide Azpiegituren Proiektuetako eta Eraikuntzako Zerbitzua. (eginkizunak)
Bere titularraren erantzukizunpean, zerbitzu horren zereginak honako hauek dira:
- Lurraldeko bide azpiegiturak eraiki edo hobetzeko aldez aurreko azterlanak, informazio azterlanak eta proiektuak idatzi edo zuzentzea.
- Organo eskudunak agintzen dizkion obrak zuzendu edo kontrolatzea.
- Proiektuak eta Obrak Gainbegiratzeko eta Kalitatea Kudeatzeko Zerbitzua (eginkizunak)
Bere titularraren erantzukizunpean, zerbitzu horren zereginak honako hauek dira:
- Bide azpiegituretako proiektu eta obretan kalitatearen kudeaketa aplikatzeko sistemak garatzea.
- Proiektu eta obrak teknikoki gainbegiratzea.
- Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren alorreko arau teknikoak egunean jartzea.
- Informazio geografikoko eta bide ondarea kudeatzeko sistemak ezartzeko eta mantentzeko lanak sustatzea.
- Bide azpiegituren segurtasuna kudeatzea plangintza, proiektu, eraikuntza eta ustiaketa faseetan.
- Organo eskudunak agintzen dizkion proiektuak idaztea eta obrak zuzendu eta kontrolatzea.
- Plangintza eta Ustiapen Unitatea. (eginkizunak)
Titularrak zuzenean gainbegiratuta, unitatearen eginkizunak honako hauek dira:
- Errepide sarearen plangintza orokorrean parte hartzea: Euskadiko Errepideen Plan Orokorra prestatzeko eta jarraipena egiteko lanetan parte hartuz eta Gipuzkoako Errepideen Lurraldearen Alorreko Plana prestatuz eta jarraipena eginez.
- Departamentuari aholku eta laguntza ematea, errepideetako eta bizikleta bideetako planak, azterlanak eta proiektuak koordinatu ahal izateko lurralde eta hiri antolaketako planekin eta bestelako alorreko planekin.
- Udaletako hirigintzako planekin eta beste baliabideekin koordinatzeko ahalmena erabiltzea, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren testu bateratuak (2006ko ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arau-emailea) eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideei buruzko Foru Arauak (2007ko urtarrilaren 24ko 1/2007) xedatutakoa aplikatuz.
- Errepideen eta bizikleta bideen eta haien babesguneen erabilera kontrolatzea.
- Kontratazio Zerbitzua (eginkizunak)
Kontratazio Zerbitzua foru diputatuaren mendean dago hierarkikoki, eta zuzendari nagusienean funtzionalki, eta eginkizun hauek ditu:
- Azpiegituretako inbertsioen programazioa kudeatzea, ezarritako plangintzaren esparruaren barruan; eta departamentuaren eskumenekoak diren azpiegituretako inbertsioen exekuzioa koordinatu eta sustatzea, kontratazio eta kudeaketa prozeduren eraginkortasuna bermatuz.
- Kontratazioarekin zerikusia duten gaiak kudeatzea: Kontratu espedienteak prestatu eta horien jarraipena egitea.
- Kontratuen exekuzio, aldaketa eta iraungipenetan jarraipen, aholkularitza eta kontrol lanak egitea, departamentuko zerbitzuekin lankidetzan
- Idazkaritza Teknikoa (eginkizunak)
Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpean dago hierarkikoki eta zuzendari nagusienean funtzionalki, eta eginkizun hauek beteko ditu departamentuak dituen eskumenen barruan:
- Organo eskudunek hartu beharreko egintza eta ebazpen guztien legezkotasun kontrola egitea.
- Departamentuko organoen gastuen kontrola egitea.
- Kontratazio espedienteak bideratu eta kudeatzea, eta horien legezkotasun kontrola egitea.
- Xedapen orokorren proiektuak aztertu, prestatu eta horien jarraipena egitea; eta beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzeko hitzarmen eta protokoloak aztertu, prestatu eta horien jarraipena egitea.
- Departamentuko organoei lege aholkularitza eskaintzea, eskatzen dizkioten txostenak egin eta kontsultei erantzunez.
- Departamentuko fede publikoa erabiltzea.
- Departamentuko erregistro orokorra eta artxiboa eramatea.
- Departamentuaren aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea, zerbitzu eta zuzendaritzak koordinatuta.
- Departamentuko jarduera ekonomikoaren kudeaketa, tramitazioa eta kontabilitate kontrola egitea.
- Departamentuko sistema informatikoa zerbitzuekin koordinatzea eta, halaber, departamentu osoarentzat interesa duten programa berriak ezartzea eta garatzea.
- Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuarekin elkarlanean, pertsonak eta prozeduren kudeaketa antolatzeko, hobetzeko eta arrazionalizatzeko lanak (prestakuntza, giza baliabideen planak, kalitate planak, laneko prebentzioa eta osasuna, produktibitatea, etab.) koordinatu eta bultzatzea, aipatu departamentuak berezkoak dituen eskumenak eragotzi gabe.
- Gauzatzea 2011ko ekainaren 14ko 17/2011 Foru Dekretuak, Foru Administrazioaren eremuan agirien kudeaketaren eta espediente elektronikoaren eredu orokorra arautzekoak, egozten dizkion eginkizunak; baita bere jardun esparruan egozten edo eskuordetzan ematen zaizkion gainerakoak ere.